Gasteiz, australiarren kolonia

Atzo idatzi behar nuen berri hau, baina dakizuen moduan nahiko lanpetuta gabiltza itzulia.net Itzuliaren webgune ofizial berrian buru belarri. Bai, aitzakia itxura du zalantzarik gabe. Irteeran ikusi genuen Matthews eta bi hitz gurutzatzeko aukera izan nuen. “Matthews, gaur bai, ala?” galdegin nion eta berak “hala espero dut!”. Noski, elkarrizketa ingelesez izan zen. Eta esanda bezala, […]

Vueltako esprinterrik azkarrena Degenkolb

Alemaniarra aurtengo Vueltako esprintetan nagusi ari da izaten. Orain arte hiru esprint jokatu dira eta hirurak irabazi ditu. Gaurkoa izan da azkena. Motorlanden amaitzen zen gaurko etapa eta motoen pare egin dute esprinta. Bazirudien Swiftek aukera ona izan behar zuela, SKY taldeak behintzat dena eman du horretarako. Ez da, ordea, nahikoa izan eta 10. helmugaratu […]

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen: HAUTAGAI NAGUSIAK CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin […]

Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak

Multzo honek ere denetik du. Eta ona. Gazte ausartak, sasoian ez dauden beteranoak, esprint bideratzaile oso onak, bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrak, eta bizpahiru izar. Guztien gainetik, izen bat.

Gazteak gogor datoz

Inor gutxik espero zuen Jonathan Castroviejo gaztea, 24 urte bete aurreko egunean, Romandiako Tourreko aitzin etapan nagusituko zenik. Garaipen ederra getxoztarrarentzat, eta baita euskal zaleentzat ere. Eta ederraz gain, esanguratsua. Izan ere, denboraldiaren lehenengo herena pasatu dugunean, gazteak oso indartsu datozela nabarmen ikus daiteke. 25 urtetik beherako txirrindulari sorta handia ari da besoak altxatzen. Batzuk […]

Txirrindulariak lotu ezinda

Hala gertatu zaie Garmin, Silence-Lotto, Katusha eta Saxo Bank taldeei Wiggins, Evans, Swift eta Kolobnev txirrindulariekin. Lau txirrindulari hauek beraien taldeekin 2010erako ere lotuta bazeuden ere, kontratu hori albo batera utzi eta taldez aldatu dute. Badirudi txirrindularitzan sinatutako kontratuak berme gutxiegi ematen diela taldeei. Egia esanda kasu hauetan txirrindulariek isilean egin dute talde aldaketa, zenbait […]

Gilbertek etapa garaipena eta Di Luca segundorik gabe

Gilbertek ederki irabazi du gaurko etapa, azken igoeratxoan erasoa joaz. Gaurkoan Di Lucak etapa garaipena behar zuen sailkapen nagusian Menchovekin zuen tartea jaisteko, etapa irabazleak 20 segundoko gain saria baitzuen. Italiarra ez etapa garaipen ez gain saririk irabazteko gai ez da izan eta maglia arrosa janzteko zituen amets eta asmoak ezerezean geratu zaizkio gaurko etaparen […]