15. etapa: Tallard > Nimes (222 km). Profila eta aurre analisia.

etapa15

IBILBIDEA

Tourra aurrera doa, hau izango da 2. asteko azken etapa. Etapa erreza dirudi bistaz, baina etapa bihurri xamarra da gaurkoa. Berez trantsiziozko etapa da, esprinterrentzat etapa laua. Berez horrela izan beharko luke, baina talderen batek jolasteko gogoa baldin badu bateren bat harrapa lezake. Oso errepide estuak dira eta haizea gogor sartzeko arriskua ere badago, honi euria egin dezakeela gehitzen badiogu, etapa arriskutsua bilakatu daiteke. Dena den, dena txirrindularien jarreraren menpe geratuko da. Azken 5 km-etan 6 biribilgune pasa beharko dituzte, beraz kokapen on bat ziurtatzea beharrezkoa izango da esprintean arrakasta lortzea nahi baldin bada. Azken 500 m-ak pixka bat aldapa behera izanez esprint oso azkarra ikusiko dugu eta esprinter gihartsuei ondo datorkiena.

FABORITOAK

Esprint hitzarekin bat, Kittelen (GIA, %33,1) izena dator. Bera izango da gaurko faboritoa. Bi astetan galdu samar egon ostean gaur beste behin bere potentzia erakusteko aukera izango du. Alemaniarren atzetik beste esprinter guztiak egongo lirateke, baina amaieraren ezaugarriak ikusiaz Kristoff (KAT, %42,7) eta Greipel (LOT, %1,3) izan daitezke altenatibak. Beste esprinter guztiak hauen baino puntu bat baxuago ikusten ditut. Hona izarrak:

*** Kittel (GIA, %33,1)

** Kristoff (KAT, %42,7) / Greipel (LOT, %1,3) / Demare (FDJ, %24,7)

* Sagan (CAN, %50,5) / Coquard (EUC, %22,2) / Renshaw (OPQ, %3,5) / Degenkolb (GIA, %23,3)

 

6. etapa: Arras > Reims (194 km). Profila eta aurre analisia.


IBILBIDEA

Infernuko etapa amaitu ondoren, eta faborito nagusienetako batek etxerako bidea hartu ostean, zailtasun berezirik gabeko etapa izango da 6. etapa. 4. mailako bi mendate igo beharko dituzte 194 kilometroak osatu aurretik. Beraz, esprintean amaituko den beste etapa bat izango delakoan naiz.

FABORITOAK

Bai, ihesaldia osatuko da. Ez dakit mendiko maillotaren lehian den txirrindulariren bat sartuko den, baina ez litzateke harritzekoa izango naiz eta puntu gutxi izango diren jokaun.

Orain arteko etapetan ikusi dugun moduan, Giant Shimano eta Cannondalek kontrolatuko dutela lasterketa ezango nuke. Astearteko etapan estu izan zen Kittel (GIA, %33,1) etapa bereganatzeko, baina guztia alde du. Sagan (CAN, %50,5), aldiz, nahiz eta Arenbergen laugarren sailkatu, maillot berdeari eusteko esprintean sartuko da. Ea Renshawk (OPQ, %3,5) aukerarik duen Omegari eta erretiratu zen Cavendishi (OPQ, %14,9) etapa garaipena eskaintzeko aukerarik.

*** Kittel (GIA, %33,1)

** Coquard (EUR, %22,2) / Renshaw (OPQ, %3,5) / Kristoff (KAT, %42,7) / Sagan (CAN, %50,5)

* Greipel (LOT, 1,3%) / Demare (FDJ, %24,7)

 

4. etapa: Le Touquet-Paris-Plage > Lille Métropole (163,5 km). Profila eta aurre analisia


IBILBIDEA

Hiru etapa Britainia Handian jokatu ondoren, jendez gainezka izan diren errepide bazterrak alde batera utzita, Frantziatik abiatuko da 4.etapa. 163,5 km izango dira eta berandu abiatuko da, 13:55etan. Arrazoi nagusia gaur Londresetik Le Touqueterako bidea egin behar dutela da.

Esan bezala, ibilbidea luzeagoa izango da baina 4. mailako bi mendate pasa beharko dituzte Belgikara iritsi aurretik. Hala ere, ez dirudi ibilbidea esprinterrak atzean uzteko modukoa denik, beraz, esprinta ikusiko dugu bihar ere.

FABORITOAK

Ihesaldi saiakera izango da, gaur Barta (TNE, #0,7) eta Bideauk (BSE, %0,4) osatu dutenaren antzera. Beharbada Cofidisekoren bat izan daiteke ihesaldian mendiko puntuen bila, baina puntu gutxi banatuko direnez, edozein izan daiteke protagonista.

Biharkoan ere esprinterren taldeek lan beltz egin beharrean izango dira, baita Tourra irabazteko faboritoen taldeak ere, edozein arazo ekidin asmoz liderra ondo babestuta eramateko. Zalantza gutxi dago biharkoan ere Kittel (GIA, %33,1) gailenduko dela. Gaur ikusi dugu Sagan (CAN, %50,5) eta Renshaw (OPQ, %3,5) saiatu direla itzal egiten, baina hortan geratu dira, itzal hutsalean.

*** Kittel (GIA, %33,1)

** Coquard (EUR, %22,2) / Renshaw (OPQ, %3,5) / Kristoff (KAT, %42,7) / Sagan (CAN, %50,5)

* Greipel (LOT, 1,3%) / Demare (FDJ, %24,7)

 

Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak

Multzo honek ere denetik du. Eta ona. Gazte ausartak, sasoian ez dauden beteranoak, esprint bideratzaile oso onak, bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrak, eta bizpahiru izar. Guztien gainetik, izen bat. Continue reading “Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak”

11. etapa: Azkarrena bera da. Cavendishek 3, Petacchik 2

Hona 11. etaparen azterketa Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Oihan Odriozolaren (@oodriozola) eskutik. Mintzagai esprintean Cavendish eta Petacchiren arteko lehia izan dela nabarmendu dute. Gainera maillot berdearen jabetza Pettachik eskuratu duela Hushovden kaltetan; honen inguruan ere etorkizunean zer gerta daitekeen aipatzen dute. Bitxikeria gisa Mark Renshawren jarrera eta lasterketatik bidali izana aipatzen dute. Tourreko antolakuntzarekin ados hartu duten erabakiarekin?

Podcasta entzuteko sakatu hurrengo botoitxoan.

[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_11etapa.mp3|titles=11.etapa]

MP3a deskargatu

Argazkia: Bettini (cyclingnews.com)

Aurreko podcastak:
– Tourreko 10. etapa

– Tourreko 9. etapa

– Tourreko 8. etapa

– Tourreko 7. etapa

– Tourreko 5. etapa

– Tourreko 4. etapa

– Tourreko 3. etapa

– Tourreko 2. etapa

– Tourreko 1. etapa

– Tourreko prologoa