Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak

Multzo honek ere denetik du. Eta ona. Gazte ausartak, sasoian ez dauden beteranoak, esprint bideratzaile oso onak, bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrak, eta bizpahiru izar. Guztien gainetik, izen bat. Gilbert (Lotto) da multzo honetako izarra, dudarik gabe. Eta hori, kinieletan ikusten denez, oso ondo dakite Tropelazaleek. 12 garaipen batu ditu aurten, udaberriko hiru klasikoak tartean. […]

Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak (V)

Boasson Hagen (SKY). Tropel nagusiko esprinta, erlojupekoa, talde txiki bateko esprinta, gora, behera… Hau da, edozein momentutan eta edozein terrenotan irabaz dezake 23 urteko norvegiarrak. Debuta egingo du Tourrean, eta talde-lana izango da haren egiteko nagusia, Wiggins babestea. Baina, esan bezala, edozertarako gauza dela erakutsi du. Min hartuta ibili da, baina bueltatu eta Dauphinen etapa […]

Columbiaren itzuli suitzarra

Halaxe da. Itzuli hau Columbiarena da nahiz eta ez duen itzulia talde honetako inork irabaziko. Erabateko nagusitasuna izan dute aurtengo Suitzako Itzulian etapa garaipenei dagokienez behintzat. Suitzako Itzulian 9 etapa jokatuko dira. Atzo 8. izan da eta biharkoarekin itzulia amaituko da. Jokatu diren 8 etapetatik 6 Columbia-High Road taldeak bereganatu ditu: atzo Tony Martin, ostiralean […]

Garai itxaropentsuak austriar txirrindularitzarentzat

Egun handia izan zen iragan Uztailaren 27a austriar txirrindularitzarentzat. Aurreneko aldiz, herrialde honetako seme bat Tourreko amaierako podiumean izan zen. Bernhard Kohl gazteak, mendiko erregearen maillota soinean zuela, lasterketako hirugarren sailkatuari dagokion tokia zapaldu zuen. 90. hamarkadaren erdialdetik orain pare bat urterarte bere garaiko txirrindularirik saiatuenetako bat izatearen ohorea eduki zuen Austriak. Ez zuen beste […]

Multzoak aztertuz (IV): beste azkarrak

Petacchi, Bennati eta Boonen ez dira Tourrean izango, eta horrek aukera zabaltzen die bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrei ere. Gainera, zerrenda horretako bik etapa bana irabazi zuten iaz Tourrean: Hunterrek eta Pozzatok. Hala ere, zerrendatik hiru izen nabarmenduko nituzke: Hunter, Napolitano eta Förster. Hunter: azkenaldian erakutsi du sasoiko dagoela. Aurten lau garaipen dauzka, eta iaz […]