Degenkolb da Vuelta honetako esprinterra

Gaurkoan laugarren etapa garaipena eskuratu du alemaniarrak. Zalantzak bazeuden ere, aurtengo Vuelta honetan indartsuena eta azkarrena, nola ez, bera dela argi geratu da.Galizian da tropela eta bertan izango da hurrengo egunetan ere. Profilari begiratuta bazirudien gaurkoan iheslariek aukeraren bat izan zezaketela; horretan saiatu dira Javier Aramandia (CRJ) – dagoeneko laugarrenez! Gaur ere lehiakorrenaren saria eman […]

Vueltako esprinterrik azkarrena Degenkolb

Alemaniarra aurtengo Vueltako esprintetan nagusi ari da izaten. Orain arte hiru esprint jokatu dira eta hirurak irabazi ditu. Gaurkoa izan da azkena.Motorlanden amaitzen zen gaurko etapa eta motoen pare egin dute esprinta. Bazirudien Swiftek aukera ona izan behar zuela, SKY taldeak behintzat dena eman du horretarako. Ez da, ordea, nahikoa izan eta 10. helmugaratu da. […]

Euskaltel: -7 +2

Zubek aurreratu zigun Unai Etxeberria eta Andoni Aranagak Euskaltel-Euskadin ez zutela jarraituko eta Egoi Martinezek aukerak zituela taldean izateko hurrengo urtean beranduago konfirmatu zen bezala. Aste honetan -2 +1 eragiketei -5 +1 eragiketak gehitu behar zaizkie, eta beharbada +2. -5 horiek Joseba Zubeldia, Iban Mayoz, Aketza Peña, Iban Iriondo eta Unai Uribarrik osatzen dute. Haimar […]