Gazteak gogor datoz

Inor gutxik espero zuen Jonathan Castroviejo gaztea, 24 urte bete aurreko egunean, Romandiako Tourreko aitzin etapan nagusituko zenik. Garaipen ederra getxoztarrarentzat, eta baita euskal zaleentzat ere. Eta ederraz gain, esanguratsua. Izan ere, denboraldiaren lehenengo herena pasatu dugunean, gazteak oso indartsu datozela nabarmen ikus daiteke. 25 urtetik beherako txirrindulari sorta handia ari da besoak altxatzen. Batzuk […]

2010ari errepasoa (IX): Spilak, edo Romandiako Tourrean maillot horirik jantzi ez zuen garailea.

2010eko Romandiako Tourra lehen postuan bukatu zuena palmaresean ez agertzeagatik pasatu da historiara. Izan ere, etapa guztiak burutzen denbora gutxien Alejandro Valverdek eman zuen, itzuliko garaile bilakatuz, baina denok dakigun moduan gero zigortua izan zen, lortutako garaipenak modu hartan galduta. Gauzak honela, Simon Spilak pasatu zen Itzuliko garailea izatera. Itzulia aitzin etapa batekin hasi zen. […]