#112 Tropela podcastak: 2016ko Frantziako Tourra

Post honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Frantziako Tourraren lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: – Ibilbidea aurreko post batean aztertua izan da – Hautagai nagusietan garbi dugu zein ez aukeratu – Hautagaietan, nor doa lasterketa lehiatzera? – Gazteen maillotaren lehian […]

Vueltan iraileko azterketak

Hastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala. Ez genuke hutsik egingo esango bagenu Vuelta urteko beste bi itzuli handiekiko anai txikia izan dela. Urte askotan nortasunik gabea, sailkapen nagusiko mailotaren koloreen […]

Aurre analisia: 5. etapa, Arras Communauté Urbaine / Amiens Métropole (189.5 km)

Atzoko etapa urduriaren ostean, barea iritsiko da berriz ere pelotoi nagusira. 5. etapa, ibilbideari dagokionez, lasterketako etaparik errazenetarikoa izango da eta sailkapen nagusiko hautagaiak erlaxatzeko aukera izango dute etapa honetan. Nahiz eta perfilak gogortasun puntu bat adierazi, ez dute mendate puntuagarririk izango Amiensera bidean, beraz gizon azkarren esprinta ziurtatuta dagoela esan dezakegu. Perfilari tentuz erreparatzen […]

Aurre analisia: 2. etapa, Utrecht / Zélande (166 km)

Tourreko 2. etapa, oraindik lur Herbehereetan murgildurik, Utrecht hiritik Zélandera eramango dituzte txirrindulariak, Tourreko lehen lineako etapa izango dena, etapa arriskutsua benetan. Denok dakigunez, Tourreko lehen asteak oso urduriak izaten ohi dira. Taldeak guztiek pelotoi buruan kokatze nahiak zoramena dakar eta hau, tamalez, erorikoetan bilakatzen da. Lehen etapa hau ez da salbuespen bat izango, are […]

…geroaren itxaropen (Giroaren biharamunean, II)

Artikuluaren aurreneko zatian egindako kronikaren ostean, ez dirudi ondorio baikorregirik ateratzerik dagoenik aurtengo Italiako Giroaz. Hala izanda, zergatik bigarren zati honetarako halako izenburua? Bada, nire ustetan behintzat, baikor izateko arrazoiak egon badaudelako. Eta ez gutxi gainera. Hasteko, Nairo Quintanaren nagusitasunak iazko maila berretsi egiten duelako. Eta kolonbiarrak datozen urtetarako edozertarako hautagaitza erakusten jarraitzen duelako. Lasterketaren […]

Degenkolb da Vuelta honetako esprinterra

Gaurkoan laugarren etapa garaipena eskuratu du alemaniarrak. Zalantzak bazeuden ere, aurtengo Vuelta honetan indartsuena eta azkarrena, nola ez, bera dela argi geratu da.Galizian da tropela eta bertan izango da hurrengo egunetan ere. Profilari begiratuta bazirudien gaurkoan iheslariek aukeraren bat izan zezaketela; horretan saiatu dira Javier Aramandia (CRJ) – dagoeneko laugarrenez! Gaur ere lehiakorrenaren saria eman […]

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen: HAUTAGAI NAGUSIAK CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin […]