Xavi Tondo hil egin da

Badirudi txirrindularitzari laino beltz batek jarraitzen diola. Wouter Weylandten heriotz tragikoa denok hain presente dugun aldi honetan, gaurkoan patuak Xavi Tondo txirrindulari kataluniarraren bizia eramatea erabaki du. Belgiarrak ez bezala, Tondok ez du bizia errepidean galdu, istripu inozo batean baizik. Xavi Tondo Granadan zegoen Tourra prestatzen, Beñat Intxaustirekin batera. Dirudienez, gaurkoan Valverderekin batera Sierra Nevadan […]

Agur, Wouter

Italiako Giroko hirugarren etapak albiste tragiko bat utzi digu. Wouter Weylandt (Leopard Trek) 26 urteko belgiarrak, Passo del Boccoko jaitsieran eroriko larri bat izan ostean, bizia galdu du. Tentsio handiko uneak bizi izan dira errepidean, Weylandtek buruan kolpe gogor bat jasanda konortea galdu baitu eta helikopteroa iritsi bitartean lasterketako medikuek masai kardiakoa hainbat aldiz egin […]

Gazteak gogor datoz

Inor gutxik espero zuen Jonathan Castroviejo gaztea, 24 urte bete aurreko egunean, Romandiako Tourreko aitzin etapan nagusituko zenik. Garaipen ederra getxoztarrarentzat, eta baita euskal zaleentzat ere. Eta ederraz gain, esanguratsua. Izan ere, denboraldiaren lehenengo herena pasatu dugunean, gazteak oso indartsu datozela nabarmen ikus daiteke. 25 urtetik beherako txirrindulari sorta handia ari da besoak altxatzen. Batzuk […]

2010ari errepasoa (IX): Spilak, edo Romandiako Tourrean maillot horirik jantzi ez zuen garailea.

2010eko Romandiako Tourra lehen postuan bukatu zuena palmaresean ez agertzeagatik pasatu da historiara. Izan ere, etapa guztiak burutzen denbora gutxien Alejandro Valverdek eman zuen, itzuliko garaile bilakatuz, baina denok dakigun moduan gero zigortua izan zen, lortutako garaipenak modu hartan galduta. Gauzak honela, Simon Spilak pasatu zen Itzuliko garailea izatera. Itzulia aitzin etapa batekin hasi zen. […]

Euskaltel-Euskadik 2011ko Giroan parte hartuko du

Hiru urte eta gero, Euskaltel-Euskadi Italiako Giroan izango da. UCI Pro Tourrean onartua izanarekin batera, hauxe da talde laranjaren inguruan azken asteetako albiste nagusia. Igor González de Galdeanoren esanetan, gaur egungo taldeak ez dauka zerikusirik 2007an azken Giro hartan parte hartu zuenarekin. Taldea askoz helduago ikusten du, bere aukeretaz konfiantza gehiagorekin, Giroan zeresana emateko moduan, […]

2010ari errepasoa (III): Garzelli “aitona” garaile Tirreno-Adriaticon

Guztiok dakigu G8a munduko herrialderik boteretsu eta industrializatuenek osatzen dutela. Gaur egun ezagutzen dugun G8a, ordea, 1997ra arte G7 deitzen zen, Errusia begirale bezala egoten baitzen. Tirreno-Adriaticok urtero esprinterren G7a biltzen du, eta tropeleko gainontzeko txirrindulariek Errusiak 1997ra arte zeukan papera hartzen dute, hau da, begiralea izatearena, alegia. Dena den, 2010eko ekitaldian dagoeneko lehenengo etapan […]

2010ari errepasoa (II): Contador jaun eta jabe Paris-Nicen

Paris-Nice espainiarren jabego pribatua bilakatzen hasi da. 2007an Contadorrek eta 2009an Luis León Sánchezek irabazi ostean, aurtengo ekitaldian berriro Contador gailendu zen, podiumean beste bi espainiar zituelarik alde banatan: Alejandro Valverde eta Luis León Sánchez bera. Urtero bezala denboraldiko etapetako lehen itzuli handia izango zen hartan, ibilbide klasiko xamarra diseinatu zuten antolatzaileek. Beharbada, Mont Faron […]

Dopin mekanikoa: Cancellara hurakanaren begian

Azken egunotako albiste polemikoa da. Batzuek sinesgarritasuna ematen diote, besteek ezinezkoa edo oso nekez sinestekoa dela diote, baina kontua da denon ahotan dabilen gaila dela. Noski, Fabian Cancellara eta motordun bizikletaren inguruan mintzo naiz. Polemika bideo honek sortu du: Txirrindulari bat motoa bezala dioala esaten denean… bizikleta trukatua existitzen al da? Gaur, froga bat egingo […]

Estatu Batuetako hurrengo harribitxia

Badirudi yankeen lurraldean Lance Armstrong baino ez dela existitzen. Levi Leipheimer, Christian Vandevelde, David Zabriskie eta beste hainbat txirrindularik gauza on asko egin dituzte, baina estatubatuarren unibertsoan Lance da Eguzkia, Ilargia, planetak eta asteroide guztiak. Dena eklipsatzen du Texasko txirrindulariak, baina, jakiek bezala, iraungipen data bat dauka. Idazten ari naizen bitartean konturatu naiz aipatu ditudan […]

Liège–Bastogne–Liège, inoiz baino irekiago

Igande honetan egutegiko klasikarik zaharrena disputatuko da Belgikako errepideetan. 1892an lehen edizioa disputatu zenetik hamaika gertakari handi jazo izan dira Liège inguruan, eta aurten ere hala izatea espero dugu denok. Ez dugu ibilbidea hemen eta orain deskubrituko, txirrinduzale orok baitaki klasika hau non eta nola erabakitzen den normalean. Dena den, azken kotak merezi du aipamentxo […]