Mikel Landaren ordua

Ate joka dugu jada urteko lehenengo hiru asteko itzulia. Harbideetako klasikoak gogoangarriak izan baziren, erabat bestelakoak suertatu ziren Ardenetakoak, eta agian horregatik, zaletuak gosez dira, Italiako Giroa noiz hasiko zain. Lasterketa arrosak duen berezko xarmaz gain, gainera, aurten euskal zaleak badu beste pizgarri bat. Eta ez euskal zaleak bakarrik; Mikel Landaren azken urteko bilakaerak ikusmin […]

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen: HAUTAGAI NAGUSIAK CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin […]

#62 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Errepasoa

Eneko Garate (@egarate), losu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroari errepasoa egiten dute: – Azken astean izan diren etapak – Sailkapen nagusiko indartsuneak: Purito, Hesjedal eta azken unean muturra sartu zuena, De Gendt. – Italiarrak podiumetik kanpo! – Euskaldunak – Lehen hamar sailkatuak – Tropelako lehen postuak

De Gendt Ormaiztegiko zakurrarena egiten

Flandriako txirrindulariak erakustaldia eman du gaurkoan. Hori bakarrik ez, Giro honetako eta aspaldian ikusi dugun erakustaldirik gogoangarriena eman digu. Txirrindulari zaleok eskerrak emateko moduan gara zalantzarik gabe.Gaurkoan Ion Izagirrek ere ederki egin du lan Mikel Nieveren mesedetan. Mikelek 28 urte bete ditu gaur eta etapa garaipena nahi zuen, baina gonbidatu berezi bat izan du bere […]

#60 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Lehen astea

Axier Sukia (@sukigalp), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren lehen asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan: – Espezialistak eta esprinterrek lehen astean izan duten papera. – Gai izango al dira Purito eta Hesjedal orain artekoari eusteko? Frank Schleckek zalantzak eragiten ditu. – Euskaldunak ematen ari diren itxura Orokorrean, oraindik gogorrena […]

Phinney atzoko faboritoetan nagusi

Atzoko lehen etaparako hiru faboritoak aipatu zituen Vaughtersek twitter bidez eta baita asmatu ere. Phinney (BMC, %14), Thomas (SKY, %21,3) eta Rasmussen (GRM, %2,7) izan ziren bere txioko izenak, baina ordena zehaztera ez zen ausartu. Hala ere, Rasmussenek irabaztea nahiko zuela pentsatu behar bere taldeko txirrindularia izaki. Askok Thomas jotzen zuten faborito. Romandiako aitzin etapa […]

#58 Tropela.net podcastak: Ardenetako Hirukotea 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Ardenetako Hirukotea osatzen duten Amstel Gold Race, Flèche Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège klasikoez aritu dira. Batez ere kiniela egiterako orduan beraien analisia egiten dute. Kinielan zalantzak badituzue gomendatzen dizuegun saioa da. Aurreko podcastak hemen dituzu.

#57 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2012. Errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2012ari errepasoa egiten diote podcast honetan. Txirrindulariez gain, ibilbidea eta Tropelako sailkapena dituzte mintzagai. Aurreko podcastak hemen dituzu.

Erregea izaten jarraitzen du

Gaur Euskal Herriko itzuliaren etapak Arrate hartu du amaiera bezala. Klasikoa bilakatu den etapa bat izan da gaurkoa. Lehen bi egunetan esprintean amaitzeko ezaugarri guztiak bazituzten etapako profilek, gaurkoan hasiko zen sailkapen nagusiko garaipenaren lehia argitzen. Faborito batzuk bidean gelditu diren arren (Klodenek lehen etapan bost minutu galdu zituen, Gesink etxera joan da…) lasterketa, sorpresarik […]

Leipheimer, Duracell taldekoa

Duracell pila etxe ezagunak txirrindularitza taldea osatuko balu, Leipheimerrek tokia izango luke bai ala bai. Kaliforniarrak 38 urte ditu eta sasoi batean jarraitzen duela erakutsi berri du,  Argentinan jokatutako San Luiseko Tourra eskuratuta. 2001ean egin zen ezagun Leipheimer, Espainiako Vuelta hirugarren postuan bukatu baitzuen -1o urte pasatu dira, alajaina!-. Handik hona, oso ibilbide oparoa osatu […]