Oude-Kwaremonteko ibiltaria

Balentria hitzarekin topo egiten du maiz txirrindularitzak. Txakalaldi hitzak ere. Bi horien artean ibili zen Philippe Gilbert 101. Flandriako Tourrean, eta azkenean, erakustaldia emanez lortu zuen garaipen gogoangarria. Ederki sufrituta, hori bai. Muur Kapelmuur mitikoan hasi zen benetako lasterketa. Azken 100 kilometroetan sarturik, Tom Boonenek tropela luzatu, estutu eta bat baino gehiago ikusleak agurtzen harrapatu […]

Tiesj Benoot – izar baten lehen urratsak

Harbideen garaia amaitu da. Txirrindulari, auto eta zaletuen zarata eta hotsak Frantzia iparraldeko zelai amaigabeen artean desagertu dira. Denboraldia aurrera doa eta harbideak hutsik geratu dira, datorren neguan txirrindulariak noiz itzuliko. Klasikoek eman dutenaren inguruan errepasoa egiteko momentua heldu da. Goiburu handiak utzi dizkigute aurten ere. Esprinterren udaberria izan da, duda barik. Kristoff eta Degenkolb. […]

Sir Wiggoren azken guda

Ez natzaizue lasterketa azaltzen hasiko. Ez dizuet ez profila, ez ibilbidea esplikatuko. Badakizue Paris-Roubaix zer den. Betikoa. Sekretu gutxi, baina era berean, ezagutza eta esperientzia asko eskatzen dituen klasiko handia. Gustoen arabera doa, baina gehienontzat, Liege-Bastogne-Liege eta Flandriako Itzuliarekin lehian, urteko lasterketa garrantzitsuena. Aurtengoan baina, Cancellara ez dugu izango irteeran. Ezta Boonen ere, azken hamarkadan […]

Hasi da udaberria

Hasi da denboraldia. Hasi da festa!. “Aurre denboraldia” amaituta, lehia betean izan dugu tropela asteburu honetan Belgikako errepideetan. Larunbatean ospatu zen Omloop Het Nieuwsblad klasikoan, garai bateko Het Volk, Sky taldeko Ian Stannard-ek eman zuen sorpresa. Ustekabea ez zen izan irabazteko maila ez duelako edo faboritoen artean ez zegoelako, lasterketa nola zihoan ikusita eduki zuen […]

Has dadila festa!

Omloop Het Nieuwsblad, edo garai batean Het Volk bezala ezaguna zena, larunbat honetan ospatuko da, eta berarekin hasiko da 2015ko txirrindularitza profesional ibilaldia. Nik hala kontsideratzen dut behintzat, orain artekoak denboraldian zehar izango diren beste lasterketetako prestaketa lasterketak izan baitira (arabiar lasterketak, Andaluzia, Algarve…), eta ez helburu zehatzak. Izan ere, udaberriko klasikoetan buru-belarri murgiltzen diren […]

Izan ez direnak

Iparraldeko Kanpainiaren aurreneko asteburua pasa da, eta honen biharamunean, kirol eta bizi-legeak agintzen duten moduan, euren garaileak (eta galtzaileak) ditugu hizketagai: Stannard eta Sky-ren lan bikaina Omloop Het Nieuwsblad-en, Boonen-en lasterketa pattala eta hurrengo eguneko erredentzioa Kuurne-Brusel-Kuurne-n OmegaPharma-k eman zuen erakustaldian, Belkin-en eta batez ere Vanmarcke-ren sentsazio onak, eta beste hainbat kontu. Alabaina, larunbateko proba […]

Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek […]

Milano-Sanremo Tropelan jarraitzeko prest?

Orain egun batzuk aurreratu genizuen moduan, larunbat honetan jokatuko da Milano-Sanremo klasiko garrantzitsua. Tropelak lehen aldiz streaming bidez zuzenean egingo dio jarraipena eta guztiok gonbidatzen zaituztegu lasterketa gurekin jarraitzera. Tropelak kiniela egiten ez badu ere, zuen artean galdeketatxo bat prestatzea pentsatu dugu zuen ustez aurtengo garailea zein izan daitekeen galdetzeko. Zuen iritzia jakin nahi dugu […]

Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak

Multzo honek ere denetik du. Eta ona. Gazte ausartak, sasoian ez dauden beteranoak, esprint bideratzaile oso onak, bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrak, eta bizpahiru izar. Guztien gainetik, izen bat.

2010ari errepasoa (XI): Michael Rogersek pauso bat aurrera Kalifornian

Gero eta indar eta ospe gehiago lortzen ari den lasterketa da Kaliforniako Tourra. Txirrindularitza amerikar herrialde honetan lortzen ari den indarrari jarraiki, gertu gertutik jarraitu beharreko proba bihurtu da. Italiako Giroan parte hartzen ez duten tropeleko txirrindulari garrantzitsuenak hara joaten dira, Frantziako Tourrerako prestaketa gisa. Azken bi urtetako gizonik azkarrenak irabazi zuen lehen partziala. Eroriko […]