Iritsi da Euskaltel gabeko lehenengo denboraldia. Abian da, jada. Eta talde laranjaren hutsune hau izango da zaleontzat, garai berria ulertzeko gakoetako bat. Talde ohiaren txirrindulari zein langileentzat gertaera honek izan dituen ondorioak ezagunak ditugu. Eta horregatik, beste ikuspegi bat eman nahi nioke hausnarketari: zaleona. Zaleok nola, zein eratan nozituko dugu #postEuskaltel aroa?
Egokitzapen honetako lehen ariketa Santos Tour Down Under-ek ekarri digu: iazkoan 6 euskal ordezkari izan bagenituen, aurten Imanol Erviti bakarrik. Iaz Izagirre anaiek, desordutan, hain hurbiletik jarraitu arazi ziguten lasterketa, aurten urrunago sentitzen dugu. Denboraldia beranduago hasiko zaigu. Continue reading “#postEuskaltel”
Urtarrilean, Londres-en, jaio berri zen Wiggle-Honda taldea aurkeztu zutenean, sortzaile eta arduradun den Rochelle Gilmore australiarrak, garbi esan zuen: “Epe luzerako proiektua da hau. Utz gaitzazue lasai lanean. Ez dugu presiorik nahi.”

“Eta Somarriba eta Iturriagaren ondoren zer?” galdetzen genion zaletuok elkarri Eneritz bere ibilbidearen ilunabarrean zenean. Bagenuen halako kezka bat. Erreferentziazko emakumerik gabe, izango al zuen jarraipenik harrobiak?