583 Tropela.eus podcastak: 2026ko Itzulia

Astelehenean abiatuko da gure lurretan 2026ko Euskal Herriko Itzulia, Bilbon jokatuko den bakarkako erlojupekoarekin. Gainera aurtengo lehiaketan ere Labora Kutxak babestutako sailkapena izango dugu sariekin. Ez ahaztu izena ematea kiniela gordetzerakoan!

Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso), Iban Perezek (@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) batez ere kinielari errepasoa ematen diote. Ea gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

577 Tropela.eus podcastak: 2025eko Paris-Roubaix

Asteburu honetan jokatuko dira Paris-Roubaixeko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek, Itzuliako 3. etapan Alex Aranburuk (COF) izandako auzia aipatzeaz gain, larunbatean jokatuko den emakumezkoen Paris-Roubaix eta igandean jokatuko den gizonezkoena izan dute hizpide. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on!

Podcastera harpidetu

576 Tropela.eus podcastak: 2025eko Flandriako Tourra eta Itzulia

Igande honetan jokatuko dira Flandriako Tourreko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena. Horretaz gain, astelehenetik aurrera, Itzulia izango dugu gure errepideetan. Gogoratu gainera aurtengo Itzulian ere Laboral Kutxaren babestutako sailkapena izango dugula sari zoragarriekin.

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek Flandriako klasiko handiaren eta Itzuliaren inguruko kinielei bistadizo bat ematen diote. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on!

Podcastera harpidetu

Itzuliak eta Vueltak bat egingo dute 2026an [inozentada]

Tropelak jakin berri duenez, 2026an Itzuliak eta Vueltak bat egingo dute. Guillenen esanetan, “nabarmen geratu da benetako txirrindularitza afizioa Euskal Herrian dagoela” eta zentzu gutxi ikusten zioten tropela Andaluzia aldetik pasarazteari. Hain animo eta jende gutxi izanda, ez da harritzekoa.

Horren erakusgarri, 2025ko edizioan izan den ibilbide aldaketa da. “Itzuliako arduradunekin hitz eginda, 2025eko ibilbidea lehen urrats moduan gauzatzea adostu genuen” diosku Guillenek. Dakizuen moduan, Madril eta Atlantiar itsaso artean izango da hurrengo urteko ibilbidea, nahiz eta Italiako iparraldean ere izango den.

Itzuliaren partetik, berriz, Riañorekin hitz egitea izango dugu. Bere esanetan “ardura hartu berritan zerbait berritzailea egin nahi nuen eta Guillenenik Burgosen izandako bazkari batean indarrak batze egokiena litzatekeela pentsatu genuen”. “Gainera, badakizue ze lan suposatzen duen ibilbidea prestatu eta GPS trackingak egitea? Horrela ardura horiek Guillenek izango du!” zioskun algara artean.

Horrenbestez, ibilbidea Euskal Herriko errepideetan barne izango da 21. etapa izan ezik: hau Burgosetik abiatu eta Madrilen amaituko da.

Izana ere aldatuko diote lasterketari: Basque Country of Vuelta. “Bestela nola jakingo dute ba erabiltzaileek zein helbide sartu nabigatzailean? Izena oso garbi genuen” ziurtatzen zen Riañok.

Ibilbidearen xehetasun gehiagorik ez dugu jakiterik izan, baina lasai egoteko esan digu Riañok, “hori hurrengo bazkarietan adosten joango gara Guillenekin” esan digu lasaigarri modura.

565 Tropela.eus podcastak: 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Astelehenean abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia, Irunen jokatuko den erojupekoarekin. Bertan bi hautagai nagusi: Vingegaard (TVL) eta Evenepoel (SOQ). Ezin, ordea, Roglic (BOH) ahaztu.

Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu