Iazko denboraldian, lasterketaren bat hasi aurreko egunetan, tropela-zaleon artean asko komentatzen genuen honakoa: “AG2R tope zabilenk! Lasterketa guztietan norbait sartzen ditenk aurrean! Begira nola dabilen Betancur!” eta horrelakoak. Eta halaxe zen, kolonbiarrak Paristik Nizarakoa irabazteaz gain, ezin ahaztu Pozzovivo-ren Giroko 5. postua eta nola ez, urteko zita garrantzitsuenean bi emaitzarik onenak: Tourreko Péraud-en bigarren postua eta Bardet-en 6.a eta gazteen saria.
Salto kualitatibo bat eman zuen talde frantziarrak, horrelako postuetara ohitu gabeko taldea izaki. Azken bi urtetako zenbait gertakarik eman dezakete erantzuna. 2012 bukaeran 24 urteko Houanard gazteak EPOz positiboa eman zuen, eta 2013ko Giroan Georges-ek enmaskarante batekin beste bat. Giro hartan Betancur ikaragarri bat ikusi genuen, gogoratzen baduzue. Aste honetan jakin dugu bere profesional ibilbideko urte guztiak talde frantziarrean daramatzan Mondory-ren EPO positiboaz. 2 urte eskasetan 3. positiboa.
Continue reading “Jean-Christophe: bat ez, hiru!”