Zergatik dituzte Rojas, Amador eta Oliveirak 35 puntu atzoko etapan?

Atzoko etapan Movistarrek taldekako erlojupekoa irabazi zuen. 8 kideak iritsi ziren helmugara batera eta aurreko eguneko postuek kontutan izanda, Rojas jarri jantzi zuten liderraren maillotaz. Telebistan ere irudi hori eman zuten, baina epaileek Rojas, Amador eta Oliveira zigortzea erabaki zuten. Epaileen aburuz Rojasek, pistan ikusi izan dugun moduan, eskuz bultza eta laguntza eman zien etapan […]

12. etapa: Bourg-en-Bresse > Saint-Étienne (185,5 km). Profila eta aurre analisia.

IBILBIDEA 12. etapa honek atzokoaren tankera oso berdintsua dauka. 185,5 km izango dira guztira ibilbide gorabeheratsu batean (3º mailako bi mendate eta 4º mailako beste bi). Bigarren astea gogorra egiten hasi da jada eta beroak ere bere zeresana emango du hemendik aurrera, beraz kontuz edozein etapa arriskutsu izan daiteke eta. 65 km-ren faltan mendate luzeena […]

7. etapa: Épernay > Nancy (234,5 km). Profila eta aurre analisia.

IBILBIDEA 7. etapa hau aurrekoaren tankera berdina du, salbuespen garrantzitsu batekin, azken 4º mailako tontorra helmugatik 5 km-tara igotzen dutela. Oso etapa luzea izango da txirrindularientzat, 234,5 km bota beharko baitituzte gaurko egunean. Asteburuan datorrena jakitun, etapa lasai xamarra espero dut azken 20 km-etaraino, bi tontorrak igo behar dituzten arte alegia. FABORITOAK Etapa hau ikustearekin […]

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen: HAUTAGAI NAGUSIAK CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin […]

#57 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2012. Errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2012ari errepasoa egiten diote podcast honetan. Txirrindulariez gain, ibilbidea eta Tropelako sailkapena dituzte mintzagai. Aurreko podcastak hemen dituzu.

Impey Vinokouroven pare!

Gogoan dut iaz nola Vinokourovek (AST) Murgian amaitzen zen 3. etapa hartan tropelari esprinta ohostu zion azken kilometroetan erasoa jota. Gaur antzerako zerbait egin du Impeyk (GEC) Gasteizen eta garaipena berarentzat. ;GreenEDGEko txirrindularia esprint bideratzailea da eta Davisin (GEC) esprinta bideratzeko lana zuen. Agerian geratu da hori tropelaren buruan jarri denean. Baina metro batzuk aurreratu […]

Rojas, lehen liderra

Rojasek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa eta ondorioz, lider jarri da. Faboritoetako batek, Klodenek, agur esan dio itzuliari bost minutu galdu baititu. Gueñesen bukatu da Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa. Ibilbideak, gorabeheratsua izanagatik, ez du tropela txikitu, eta sprintean erabaki da lasterketa. Movistar taldeko Rojas nagusitu zaizkio Poels-i, Wegmann-i, Ratto-ri eta Vichot-i. Gorka […]

#46 Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011

Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute. Aurreko podcastak hemen dituzu.

#25 Tropela.net podcastak: Tourreko 3. etaparen kronika. Esprinterretan azkarrena Farrar

Irrikaz geunden tropela.eus zaleok Tourreko lehen esprinterako. HTC-k gidatutako Cavendish britainiarra zegoen guztion kinielatan garaipenerako baina Farrar estatubatuarrak lortu du azkenean eskuak zerurantz begira jartzea. Eta nola ez, Italiako Giroan zendu zen bere lagun min Weylandt-i eskaini dio “W” zeinuaren bidez. Azken 2 km-tan nahastu da lasterketa. Hondo, Thomas eta azken bihurguneak erorketa/mozketa bat eragin […]

Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak

Multzo honek ere denetik du. Eta ona. Gazte ausartak, sasoian ez dauden beteranoak, esprint bideratzaile oso onak, bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrak, eta bizpahiru izar. Guztien gainetik, izen bat. Gilbert (Lotto) da multzo honetako izarra, dudarik gabe. Eta hori, kinieletan ikusten denez, oso ondo dakite Tropelazaleek. 12 garaipen batu ditu aurten, udaberriko hiru klasikoak tartean. […]