#253 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 17. etapa

2018ko Giroko 17. etapa honetan espero bezala esprintean amaitu da etapa. Egoitz Lizasok (@elizaso) gogoratzen digu nola maillot ciclaminoa lehian duten txirrindulariek, gaurko irabazleak, Vivianik (QST) eta Sam Bennettek (BOH) bigarren sailkatuak. Hau guztia duzue entzungai mini podcast honetan.

#203 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 16. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 16. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Etapa lasaia behar zuenak interesgarri suertatu da izan ere Sunweb taldeak lasterketa hankaz gora jarri du eta bere esprinterrak, Matthewsek (SUN), maillot berdearen lehian puntuak biltzeaz gain, etapa garaipena lortu du. Sailkapen nagusian ere aldaketak izan dira azken kilometroetan sortutako haize babesen […]

#194 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 7. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 7. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Egoitzek esprinterrei errepasoa egiten die izan ere hau izan baita azken etapa oraingoz esprinterrentzat. Garailea Kittel (QST) izan da baina benetan estu hartu du Boasson Hagenek (DDD) egoitzek podcastean aipatzen duen moduan.

#193 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 6. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 6. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Gora behera gehiegirik gabeko etaparen kronika honetan garailea esprintean erabaki da eta gaurkoan ere azkarrena Kittel (QST) izan da, aurtengo Tourreko bigarren etapa garaipena lortzen duelarik.

#191 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 4. etapa

Ibanek (@piban) egin du 2017ko Frantziako Tourraren 4. etaparen mini podcast hau. Etapa garailea Demare (FDJ) izan bada ere, Ibanek Sagan (BOH) eta Cavendishen (DDD) arteko erorikoaz mintzatzen da. Honezkero jakingo duzuen moduan gertakari honen ondorioz Sagan Tourretik bidali dute.

1. etapa: Leeds > Harrogate. Profila eta aurre analisia

IBILBIDEA Leedsen hasi eta Harrogate herrian amaituko da aurtengo edizioko Frantziako Tourraren lehen etapa. 190km burutu beharko dituzte txirrindulariak lehen egunean, esprintak lehen liderra ezagutzera eman arte. Lehen 65km-ak lauak dira, espero den ihesaldiak beraz errenta handitzeko parada izango du etapako une honetan. Hemendik aurrera 3 portutxo kateatuko dituzte: Cote de Cray 4º (1,7km-7,1%), Cote […]

Gasteiz, australiarren kolonia

Atzo idatzi behar nuen berri hau, baina dakizuen moduan nahiko lanpetuta gabiltza itzulia.net Itzuliaren webgune ofizial berrian buru belarri. Bai, aitzakia itxura du zalantzarik gabe. Irteeran ikusi genuen Matthews eta bi hitz gurutzatzeko aukera izan nuen. “Matthews, gaur bai, ala?” galdegin nion eta berak “hala espero dut!”. Noski, elkarrizketa ingelesez izan zen. Eta esanda bezala, […]

#88 Tropela.net podcastak: Milan-San Remo 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Eneko Garatek (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Milan-San Remo lasterketari errepasoa egiten diote, Tropelako egutegian lehen aldiz lehiaten den klasiko handia. Hona hemen jorratu diren gaiak: – Ibilbideari errepasoa: aldaketa ibilbidean – Hautagaiak nagusiak: esprinterrak bakarrik aukeratu? – Beste hautagaiak: taldeetan ohiko izaten […]

#60 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Lehen astea

Axier Sukia (@sukigalp), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren lehen asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan: – Espezialistak eta esprinterrek lehen astean izan duten papera. – Gai izango al dira Purito eta Hesjedal orain artekoari eusteko? Frank Schleckek zalantzak eragiten ditu. – Euskaldunak ematen ari diren itxura Orokorrean, oraindik gogorrena […]

#33 Tropela.net podcastak: Tourreko 10. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 10. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa hau esprintean amaitu da eta gehiengoak uste zuenaren kontra, Greipel Cavendishi gailendu zaio. Esprint estua izan da baina alemaniarra gaurkoan bikain aritu da. Sailkapen nagusiari dagokionez ez da aldaketa nabarmenik izan. Aurreko podcastak hemen dituzu.