#323 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 8. etapa

2019ko Italiako Giroko 8. etapa esprintean erabaki da eta azkarrena Ewan (LTS) izan da Viviani (DQT) eta Ackermannen (BOH) aurretik. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta guztiak biharko erlojupeko garrantzitsuaren zain dira. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#318 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 3. etapa

Lehen etapa garaipena Gaviriak (UAD) eraman du esprintean Vivianiren (DQT) esprinta epaileek arauz kanpokoa jo baitute eta Italiako txapelduna zigortua izan baita. Hatsuyama (NIP) japoniarra izan da ihesaldian bakarrik izan dena protagonista eta mendiko puntuak biltzen, aldiz, Ciccone (TFS). Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitzek (@elizaso) mini podcast honetan.

#316 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 2. etapa

205 kmtako etapa izan da Giro honetako bigarrena eta esprintean amaitu da. Bertan garaile Ackermann (BOH) alemaniarra izan da Viviani (DQT) eta Ewanen (LTS) aurretik. Eguneko ihesaldian Ciccone (TFS) sartu eta eta mendiko sailkapenean lidergoa sendotzea lortu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.

#303 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Vivianik (QST) irabazi du 2018ko Espainiako Vueltako azken etapa. Horrenbestez Sagan (BOH) etapa garaipenik gabe geratu da Vuelta honetan. Vuelta Simon Yatesek (MTS) irabazi du, Mas (QST) eta Lopez (AST) izan dituelarik podiumeko kide. Gogoratu Ion Izagirrek 9. postuan amaitu duela eta gaurkoan txirrindularitza profesionalari agur esan dion euskalduna Igor Anton (DDD) izan dela. Hau […]

#292 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 10. etapa

Atseden egunaren ondoren, 2018ko Espainiako Vueltaren 10. etapa jokatu da. Mini podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) etaparen kronikatxoa egiten du. Esprintean amaitu den etapan Viviani (QST) gailendu da bere bigarren etapa garaipena lortuz. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Simon Yates (MTS) jarraitzen du lider.

#285 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 3. etapa

Mini podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltaren 3. etaparen kronika egiten digu Iban Perezek (@piban). Etapa aspergarria eta espero bezala esprintean amaitu dena. Guztietan azkarrena Viviani (QST) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Kwiatkowskik (SKY) jarraitzen du lider.

#257 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 21. etapa

Erromako zirkuituan amaitu da 2018ko Giroa. Bertan ezer gutxi zuten sailkapen nagusiko txirrindulariek egiteko dena erabakita baitzen. Etaparen lehian zirenak saiatu dira eta azkenean esprintak erabaki du garailea. Gaurkoan Sam Bennett (BOH) izan da azkarrena maillot ciclaminoaren aurretik. Giroaren garailea Froome (SKY) izan da, gazterik onena Miguel Angel Lopez, mendiko sailkapeneko irabazlea Froome bera, ciclaminoa […]

#253 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 17. etapa

2018ko Giroko 17. etapa honetan espero bezala esprintean amaitu da etapa. Egoitz Lizasok (@elizaso) gogoratzen digu nola maillot ciclaminoa lehian duten txirrindulariek, gaurko irabazleak, Vivianik (QST) eta Sam Bennettek (BOH) bigarren sailkatuak. Hau guztia duzue entzungai mini podcast honetan.

#249 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 13. etapa

Gaurko Giroko 13. etapa bai, azkenean trantsizioko etapa izan da Zoncolan handiera igo behar dutenaren bezperan. Azkarrenen artea erabaki da etapa eta gaurkoan Vivianik (QST) ez du hutsik egin. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du lider. Hau guztia kontatzen digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast honetan.

#243 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 7. etapa

Gaurko Giroko etapa hau trantsizioko etapa izanik gizon azkarrentzako Italiako lurretan garaipena lortzeko aukera zuten. Ihesaldian Markel Irizar (TFS) izan bada ere, azkarren taldeek ez zuten aukera pasatzen uzterik nahi. Azkenean azkarrena Sam Bennett (BOH) izan da, Viviani (QST) maillot chiclaminoaren atzetik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez. Guztia Iban Perezek (@piban) kontatzen digu minipodcast honetan.