Tropelak ere bultzada eman dio euskarari gailurrera bidean

Hemen duzue Puntu Eus fundazioak berriki kaleratu duen bideoa. Bertan euskararen ibilbidea sarean errepasatzen da 1994az geroztik. Buber’s basque page webgunetik hasita, euskal postak, Kaixo.com, Sustatu.com, euskarazko Wikipedia, software librea euskaratzen dabilen Librezale lantaldea, Blogari.net, Blogak.com… eta Tropela! Asko poztu gara geu ere ibilbide honetan euskararen presentzia sarean indartzen laguntzeaz, eta nola ez, bideo honetako […]

Aurten erlojuaren kontrako taldekako etapak puntuagarriak Tropelan

ADI! Aurten, Tropelan lehen aldiz taldekako erlojupekoetan puntuak banatuko dira! Lehiaketaren parte diren heinean bere puntuazio sistema partikularra merezi zutela jakin bagenekien, baina aurtengoa izango da puntuak banatuko diren lehen urtea. Kiniela egiterako garaian ez da aldaketarik egongo, erabiltzaileak beti bezala aukeratu beharko ditu txirrindulariak. Oraingoan ordea, erabiltzaileak kontuan hartu beharko du taldekako erlojupekoek puntuazio […]

Tropela ere puntuEUS

Urte berriarekin batera Tropela ere puntuEUS domeinuan dela ekin nahi diogu 2015ari. Aldaketa guztiak oraindik gauzatzen ari gara, beraz, gerta daiteke arazotxoren bat izatea hurrengo egunetan. Baina hori bai, denboraldia hasterako guztia prest izango dugu!! Pausutxo honekin Tropelak sarean euskara eta euskal izatearen presentziaren alde beste aletxo bat gehitu nahi izan dio, azken 10 urteetako […]

Uztailean oporrak hartzera behartuak [inozentada]

2005ean antolatu genuen lehen Frantziako Tourraren inguruko lehiaketa eta gaur 2014koa azkena izan dela esan beharrean aurkitzen gara, zoritxarrez. Aste honetan Prudhommek sinatutako eskutitz bat jaso dugu eta ez juxtu Gabonak zoriontzeko. Bere esanetan Tropelak ezingo du 2015eko Tourraren inguruko lehiaketarik antolatuko, ezta La Coursena ere, baldin eta diru kantitate handi bat ordaintzen ez badugu. […]

Eta Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean!

Aurtengoan Vuelta ere 10. lehiaketa izango da Tropelan. Gogoan dugu nola 2005ean, Tourra amaitu ondoren, nola erabiltzaileek Vueltarako lehiaketa antolatuko al genuen galdetzen aritu zirela. Eta guk ezin ezezkorik esan! Beste marka bat, beraz, heltze prozesu honetan. Konturatuko zineten moduan Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean jarraitzen dugu. Poztekoa, ezta? Tourrean izan genuen moduan Vueltan ere […]

Hizkuntza gutxituak sarean gehitzen!!

2005ean Tropela.net proiektua martxan jarri genuenean euskara, txirrindularitza eta teknologia berriak ardatz hartuta abiatu ginen. Bide guzti honetan euskarari lehentasuna eman diogu eta ematen jarraitzen dugu, hizkuntza berriak gehitzen joan bagara ere.

10. Tourrean, Tropela eta Laboral Kutxa elkarlanean

Dakizuen moduan, aurtengoa Tropelak lehiatuko dugun 10. Tourra izango da. A ze marka!! Hori gogorarazteko harro aldatu dugu goiburuko logoa 10 zenbaki dotorea gehituz. Eta beti esan ohi dugun moduan, hein handi batean zuei eskerrak! Eskerrik asko guztioi hainbeste urtez zintzo Tropelan parte hartzen jarraitzen duzuelako! Berrikuntza eta aldaketa ugari jasan ditu Tropelak urte guzti […]

Gaur 9 urte luze betetzen ditugu

Gaur betetzen ditu Tropelak urtea, 9 hain zuzen ere. Bai, 10. denboraldia da aurtengoa baina bete ditugun urteak 9 dira. Baina hala ere ez al dira asko? Pentsa zein lanpetuta gabiltzan post hau idazteko ere astirik hartu ezinda ibili garela. Baina ezin dugu gaur bezalako egun garrantzitsu bat, guretzat bederen, aipatu gabe aurrera egin.

Tropela 2014: aldaketa esanguratsuak datoz

Duela ia 9 urte sortu zen Tropela.net proiektua eta baita berau elikatzen duen Tropela Elkartea ere. Euskal Herrian txirrindularitza proben inguruan dagoen afizioa probestuz, sarean euskarari txoko berri bat sortzeko asmoz ekin genion lanari. Hiru ardatz biltzen zituen proiektuak: EUSKARA, TXIRRINDULARITZA eta TEKNOLOGIA. Eta horrela, lagun askoren borondatezko lanari esker, kalitatezko zerbitzu bat eskainiz, milaka […]

Tropela bloga Blogetan.com lehiaketan

Aspaldi danik gabiltza gure blog hau elikatzen, txirrindularitzaren inguruko berriak eta gogoetak euskaraz interneten zabaltzen. Serio hartu izan dugu denbora guzti honetan – jada ia 9 urte! –  gure bloga eta bide bera jarraitzeko asmotan gabiltza. Orain blogen lehiaketa batean parte hartzen ari gara eta zuen laguntza behar dugu. Blogetan! izeneko lehiaketa hau Argia eta […]