#274 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 15. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 15. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Etapa honetan ere ihesaldi handi osatu da, 29 txirrindularitakoa hain zuzen ere. Tartean hiru euskaldun, Romain Sicard (TDE), Imanol Erviti (MOV) eta Ion Izagirre (TBM). Azken hau etapa garailearen hiruko tropeltxoan zen baina azkenean Cortek (AST) lortu du garaipena. Lidergoan Thomasek (SKY) […]

#127 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 15. etapa

Egoitzek (@elizaso) gaurko etapa menditsuan zer gertatu den laburbiltzen du mini podcast honetan. Espero bezala ihesaldi jendetsu bat osatu dela kontatzen digu hiru euskaldun bertan izan direlarik: Haimar Zubeldia (TFS), Romain Sicard (DEN) eta Ion Izagirre (MOV). Azkenean ihesaldiko Pantano (IAM) izan da etapa garaipena lortu duena. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez.

#117 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 5. etapa

Ibanek (@piban) osatu du gaurko mini podcasta. Gaurkoa izan da Tour honetako mendiko lehen etapa. Ihesaldia osatu da gaurkoan ere eta bertan Romain Sicard (DEN) euskalduna izan da. Hala ere benetako etekina gaurko etapari Van Avermaetek (BMC) atera du.

Euskaldunen aukerak

Paris-Niza eta Tirreno Adriatikoan egongo diren gure txirrindularien analisia ekarri nahi izan dizuet post honetara. Orokorrean, sailkapen nagusiaren lehian egon beharrekoak Movistar Teameko Ion Izagirre eta Beñat Intxausti izango lirateke. Bestetik, Mikel Nieveleitzarra asteazkenean hasten den Tirrenon  liderraren luxuzko gregario lanetan arituko da. “Eguzkiko lasterketa” deitzen den froga frantziarrean Izagirre anaietariko gazteena den Ionek Col d´Ézeko krono igoera bere alde du. 2013an 10. postuan bukatu zuen eta […]

Hazparneko azeria gose da

Contador, Froome, Purito, Aru eta besteen lehia biziak itzaletan utzi du Espainiako Vueltan euskal herritar bat egiten ari den lana: Romain Sicard. Hazparneko txirrindularia etapa nagusian ihesaldian sartu da eta tropelak azken mendatean harrapatu du, La Farraponan. Ez da izan Sicard itzuli honetan etaparen ehizan izandako lehen eguna. Hala, urrutira joan gabe, herenegun, La Camperonako […]

Etapa epikoa nahastu duen txioa

Eguraldiak kolokan jarri du gaurko etaparen lehia. Atzo antolakuntzak aurrera egiteko asmoa azaldu zuen baina baztertu gabe etapa hasi aurretik etaparen ibilbidea aldatzea. Ez da hala izan nahiz eta elurra eta hotza protagonista izan den Gavia eta Stelvioko gainetan. Txirrindulariek eguraldi makurra sufritu behar izan dute eta hemendik zorionak etapa amaitu duten guztiei, etapa epiko […]

Tropelan taldekako erlojupekoek ere eragina dute (bideoa)

Gauza jakina da Tropelan erlojuaren kontrako etapak ez direla puntuagarriak, baina atzo garbi ikusi da zenbaterainoko eragina izan dezakeen. Espero bezala, Orica Green Edgek irabazi du etapa. Bigarrenak ziren gaur arratsaldean irteten, euria hasi aurretik nahiz eta saioa amaitu aurretik euria hasi zaien. Bazirudien euriak gainontzekoei kalte egin behar zirela, baina bukaeran atertu eta Omegak, […]

Zer esango diogu Contadorri?

Ezusteko handiak ematen dituen kirola da. Hori esan ohi dugu txirrindularitzari buruz, eta gaur, beste behin, bere izaera erakutsi du kirol horrek. Azken egunean, azken unean, argitu dira podiumera igo diren gizonen izenak. Erlojupeko luzea, eta, gainera, azken etapa: aproposa guztiok hankaz gora jartzeko. Besterik gabe, azkenean, Contadorrek (TCS) astelehenean erdietsi zuen postuari eutsi dio, […]

Logika betetzen ari da (batzuetan)

Atzo ospatu zen Frantziako Tourreko lehen bakarkako erlojuz kontrako etapa : 33 kilometroko saioa Moint Saint Michel famatuan amaituz (hurrengoa uztailaren 17an eta perfilari dagokionez pixkat desberdina bigarren mailako bi mendateekin). Eta orain arte sorpresak egon dira txirrindularitzako hiru asteko lasterketarik garrantzitsuenean baina lasterketa hasi aurreko teoria betetzen ari da gehien bat. Chriss Froomek beste […]

Ez buru, ez hanka

Paris Niza itzuliko lehen etapa ospatu da, Saubt-Germain-en-Laye eta Nemours arteko 195 kilometrokoa azpimarratzeko zailtasunik gabekoa. Eguneko berri nagusiak sailkapen nagusiaren aldaketa, Bohuanni-ren eskuetan etapa garaipena lortu ostean. Edo izandako erorikoek batzuei lasterketa bertan behera uztea derrigortu die. Niri aldiz, beste zerbaitek deitu dit atentzioak gaurkoan. Etapa amaitzeko 60-50 kilometroren faltan Euskalteleko Romain Sicard zihoan […]