Gilbertek (DQT) bigarren etapa garaipena lortu du 2019ko Vueltan
Gaur jokatu da Espainiako Vueltako 17. etapa. Dagoeneko Vuelta azken tartean sartu da atzoko atseden egunaren ondoren. Ibilbidea ikusita bazirudien esprintean amaitzeko moduko etapa izan dela, baina azkenean abanikoak sortu dira eta Vueltako etaparik interesgarrienetako bat ikusteko aukera izan dugu. Bigarren etapa garaipena lortu du Gilbertek (DQT) eta ia lidergoa eskuratzekotan izan da Quintana (MOV). Azkenean kolonbiarrak podiumeko postuetara aurreratzeko aukera izan du eta 2’24” aurkitzen da momentu honetan Roglic (TJV) liderraren atzetik.
Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.
Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast berri honetan oraingoan atzera begiratu eta gertatutakoa errepasatzeko. Izan ere Euskal Herriko ItzuliaIon Izagirrek (AST) irabazi zuela (eta nola gainera!) ekarri nahi zuten eta baita Paris-Roubaixeko klasikoan gertatutako gauzarik aipagarrienak ere. Ez dizue kinielak egiten lagunduko podcast honek, baina bai patxadaz bi lasterketa hauek errepasatzek.
Iritsi da ziklo-kros denboraldiaren urteko gailurra. Asteburu honetan, Herbehereetako Valkenburg herrian lehiatuko dira munduko onenak ortzadar maillotaren bila. Ezaguna egingo zaizue seguraski Limburg eskualdean dagoen herri honen izena. Bertan lehiatzen da Amstel Gold Race, bertan antolatu zuten errepideko Munduko Txapelketa 2012an (Philippe Gilbert izan genuen munduko txapeldun) eta Cauberg muinoagatik ezaguna den paraje hauetako belardietan ospatuko da aurtengoan ziklo-kros mundiala ere.
Eta aurtengoan izen bat guztien gainetik, Mathieu van der Poel. Denboraldi ikaragarria egin du, errekorrak lehertuz eta bera da hautagai nagusia. 7 Munduko Kopako proba poltsikoratu ditu, Europako eta Herbehereetako txapelketak eta guztira 26 lasterketa irabazita daramatza aurtengo denboraldian. Bai, ongi irakurri duzue, 26 lasterketa irailean lehiatzen eta irabazten hasi zenetik. Aurre egin diezaiokeen bakarra azken bi urtetako munduko txapeldun Wout van Aert belgikarra da, azken Munduko Kopako frogan erakutsi zuenez hain urruti ere ez baitabil. Baina kosta behar zaio oraindik 23 urte bete berriak dituen van der Poel gazteari aurrea hartzen.
Emakumezkoetan, aldiz, askoz lehia irekiagoa ikusiko dugu. Faborito nagusia, baina Sanne Cant dugu, Munduko Kopako garailea eta iaz Bielesen lortutako garaipenaren ondoren denboraldi osoan ortzadar maillota luzitu duen belgikarra.
Balentria hitzarekin topo egiten du maiz txirrindularitzak. Txakalaldi hitzak ere. Bi horien artean ibili zen Philippe Gilbert 101. Flandriako Tourrean, eta azkenean, erakustaldia emanez lortu zuen garaipen gogoangarria. Ederki sufrituta, hori bai.
Muur Kapelmuur mitikoan hasi zen benetako lasterketa. Azken 100 kilometroetan sarturik, Tom Boonenek tropela luzatu, estutu eta bat baino gehiago ikusleak agurtzen harrapatu zuen. Horrela geratu ziren atzean kiniela guztietako bi faborito nagusiak: Greg Van Avermaet eta Peter Sagan. BMC eta Bora taldeak, hurrenez hurren, lo geratu ziren, eta minutu inguruko aldea bertan behera uzteko erre zituzten makinak. Lotto-Soudalek ere kale egin zuen, enegarrenez. Continue reading “Oude-Kwaremonteko ibiltaria”