Gaur prentsaren aurrean agertu da Michael Rasmussen txirrindulari danimarkarra. Bertan 1998 eta 2010 urte artean sustantzia debekatuak hartu zituela aitortu du: EPO, GH, testosterona, insulina, odol trasfusioak…
Iruzkin batean agertzen nuen moduan USADAren ebazpen hori irakurtzen ari naiz. Ez dut oraindik guztia irakurtzerik izan, baina badakit bertan Luis Leon Sanchez txirrindulari murtziarra 2007an, Rabobank taldean hasi aurretik, Ferrari, bizi osorako zigortua izan den medikuarekin aritu zela. Era berean, aste honetan jakin da Barredo asturiarrari espedientea ireki diotela pasaporte biologikoa aurkitutako ezohiko emaitzak tarteko.
Aurrekoan nabarmendu genuen Galibier izango dela aurtengo Tourreko mendate kuttuna, 100 urte beteko baitira aurreneko aldiz igo zutenetik. Ba, etapa berean Alpe d’Huez igoko dute. Holandarren mendatea deiturikoa. Pirinioetan ikurriña festa egon ohi den moduan, Alpe d´Huezen holandarrek ‘agintzen’ dute. Hup,Hup Holland oihukatzen dute, etengabe. Zergatik deitzen zaio Holdandarren mendatea? Ba herrialde horretako txirrindulariak jaun eta jabe izan zirelako 70ko eta 80ko hamarraldietan. Continue reading “Holandarrek euren mendatea berreskuratu nahi dute”
Gaur txirrindulariek Giroko itzulian lehen atseden eguna dute, hurrengoa eta azkena datorren astelehenean. Post hau idazterako orduan duda asko izan ditut hasiera nola idazteko, galderak eginez edo astea izan dena laburtuz. Bigarren bidea aukeratu dut lehena aukeratuko banu agian ez nukeelako gaur bukatuko Giro honi buruz idazten. Continue reading “Atseden eguna, gogoeta egiteko garaia”
Inor gutxik espero zuen Jonathan Castroviejo gaztea, 24 urte bete aurreko egunean, Romandiako Tourreko aitzin etapan nagusituko zenik. Garaipen ederra getxoztarrarentzat, eta baita euskal zaleentzat ere. Eta ederraz gain, esanguratsua. Izan ere, denboraldiaren lehenengo herena pasatu dugunean, gazteak oso indartsu datozela nabarmen ikus daiteke. 25 urtetik beherako txirrindulari sorta handia ari da besoak altxatzen. Batzuk dagoeneko urteak daramatzate goren-gorenean, Kreuziger, Gesink, Boasson Hagen eta Ciolek kasu. Beste batzuk, iaz erakutsi zuten beraien burua: Peter Sagan, Rui Costa, Gorka Izagirre, Van Garderen, Kiserlovski, Daniel Martin, Guarnieri… Denak ala denak gehienez 24 urteko txirrindulariak gaur egun.