Caja Rural, heldutasunaren bila

Urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourra amaitu eta 7 egun pasa ez direnean Donostiako Klasikoa datorkigu gure lurretara. Azken 3-4 urtetan frantziar lasterketaren ondorenean izatea otu zitzaion antolakuntzari eta benetan ideia ona izan dela ezin ukatu. Era honetan, punta-puntako txirrindulariak Tourreko sasoi puntua aprobetxatuz gerturatzen baitira Donostiara. Era honetan, Frantzian distira berezia izan duten Valverde […]

Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak

Lehen aldia izan da Tropelak Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketa sartzen duena. Horrek gaurkoan, Tropelan ohi ez bezala, egun berean bi emaitza izatea zekartzan. Noski, denok zain zain izan gara. Asko izango zineten ez zenekitenak emakumezkoek gizonezkoek baino ordu t’erdi lehenago amaitzen zutela lasterketa. Ikusi ere ikusiko genuke lasterketa zuzenean, baina zoritxarrez emakumezkoen lasterketak, […]

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen: HAUTAGAI NAGUSIAK CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin […]

#50 Tropela.net podcastak: Vueltako 1. atseden eguneko errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren lehen atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte: – Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa – Salamancako erlojuaren kontrako saioak izandako eragina faboritoen artean – Euskaldunak nola ikusi ditugun – Bitxikerien atalean toponimia kontuak mintzagai – […]

Talde laranjan, argi gorria

Morenok irabazi du Sierra Nevadako gainean eta Chavanel lider jarri da. Igor Antonek minutu eta erdi galdu du faboritoen tropelarekiko; Mikel Nieve eta Haimar Zubeldia onenekin helmugaratu dira. Katusha taldeko Morenok altxatu ditu besoak Sierra Nevadan. Saxo Bankeko Sorensen eta biak iritsi dira ihes eginda, eta espainiarra gailendu da. Bushek, Borganovek, Rohreggerrek, Bonnafondek eta Toribiok […]

2010eko taldeen analisia (XIII): Omega Pharma-Lotto, Philippe Gilbert-en zerbitzura atonduriko taldea

Azken urteetan, Cadel Evans buru, talde honek itzuli handiak ere izan ditu begi puntuan. Frantziako Tour-a batik bat. Dena dela, australiarrak taldea uztea erabaki zuen eta sorpresaz harrapatu zituen zaleak. Utzi zuen taldean harritu ez dakit, baina ez dut uste gehiegi ere larrituko zirenik. Urteetan, klasikoetan, udaberrian gehienbat, izan ditu talde honek bere helburu nagusiak. […]