Aurtengo urte honetan ez naiz batere txukun hasi Tropelan. Ustez “neguko prestaketa” inoiz baino hobea eginda nentorren, baina badirudi zoria – eta gainontzeko guztia – ez ditudala alde.
Kontuak kontu, ikusita udaberrian sartuta ginela eta iazko ibilbidetik urrun ekin diodala denboraldiari, Ardenetako Hirukoaren lehiaketan arriskatzeko autua hartu nuen, multzo guztietan gainera. Eta ondorioak, larriak izan ez badira ere, kukuak oker jo didala ezin uka, batez ere Alaphilippe (EQS), Tropelako erabiltzaileen %51,7ak hartu eta 450 puntu eman dituen txirrindulari frantziarra nire tropelan ez nuelako.
Baina ez dut txirrindulari frantziarraz hitz egin nahi, naiz eta Fleche Wallonen eta Lieja-Bastogne-Liejan bigarren amaitu Valverde ikaragarri baten atzetik askoren sorpresarako. Gaurkoa Dan Martin ekarri nahi dut gogora. Continue reading “#tropelafaktorea Ardenetako Hirukoan: Dan Martin”
Gauza jakina da Tropelan erlojuaren kontrako etapak ez direla puntuagarriak, baina atzo garbi ikusi da zenbaterainoko eragina izan dezakeen.
Koldo Fernandez de Larrea 30 urteko gasteiztarra Tropela Elkartearen sari banaketa ekitaldian izan zen. Sariak banatzen lagundu zigun eta harekin solasteko aukera izan genuen. Euskaltel-Euskadin zortzi urte eman ondoren, datorren urtean, nazioarteko tropeleko izar nagusietako baten laguntzailea, Farrarrena, izango da, Garmin-Cervelo taldean –azaroaren 17an aurkeztuko dute taldea-. 2007tik 2010era urtero altxatu ditu besoak probaren batean edo bestean. Orain arteko urterik emankorrena 2008a izan du, bost lasterketatan nagusitu baitzen, tartean Euskal Bizikletako etapa batean. Honatx orain artekoaz eta etorkizunaz esan ziguna.
Ostiralean arratsaldeko 18:30etatik aurrera ospatu genuen Tropelaren 7. sari banaketa ekitaldia. Zarauzko Merkatu plazan izan ekitaldi hau lehen aldiz eta bertan bildu ginen aurkezle lanetan aritu zen