#500 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 9. etapa

O’Connorrek (ACT) etapa garaipen handi lortu zuen maillot horia ere eskura izan zuen etapan

Atseden egunaren aurreko etapa ere zinez gogorra izan da txirrindularientzat. Garaipena O’Connorrek (ACT) lortu zuen, ihesaldiaren aurrealdean izanez egun osoan zehar. Mendiko sailkapenean ere lehia ikusi genuen Quintana (ARK) eta Poelsen (TBV) artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, aukera guztiei agur esan ziena Van Aert (TJV) izan zen eta Pogacarrek (UAD), aldiz, lidergoa indartu zuen azken igoeran.

Etapa azkar joan zen eta Cavendish (DQT) berak ere lanak izan zituen kontrol barruan sartzeko. Kontrolez kanpo geratu zirenak, besteak, beste, Demare (GFC) eta Coquard (BBK) izan ziren.

Atzoko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu

#387 Tropela.eus podcastak: 2020 denboraldia hasierak erakutsi diguna

Denboraldi honetako bigarren podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira azken asteetan txirrindularitza profesionalak eman duena errepasatzeko. Gogoan izan behar da egun gutxi barru abiatuko dela Tropelaren 2020ko denboraldia, koronabirusak hasera hau arriskuan jartzen ez badu behintzat.

#379 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 17. etapa

Gilbertek (DQT) bigarren etapa garaipena lortu du 2019ko Vueltan

Gaur jokatu da Espainiako Vueltako 17. etapa. Dagoeneko Vuelta azken tartean sartu da atzoko atseden egunaren ondoren. Ibilbidea ikusita bazirudien esprintean amaitzeko moduko etapa izan dela, baina azkenean abanikoak sortu dira eta Vueltako etaparik interesgarrienetako bat ikusteko aukera izan dugu. Bigarren etapa garaipena lortu du Gilbertek (DQT) eta ia lidergoa eskuratzekotan izan da Quintana (MOV). Azkenean kolonbiarrak podiumeko postuetara aurreratzeko aukera izan du eta 2’24” aurkitzen da momentu honetan Roglic (TJV) liderraren atzetik.

Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#378 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 16. etapa

Fuglsangek (AST) irabazi du Vueltako 16. etapa

Gaur Espainiako Vueltako 16. etapa jokatu da. Atseden egunaren aurretik, sailkapen nagusiko txirrindulariek beste test bat izan dute, baina atzo bezala, ihesaldiak bidea egin eta bertan izan den Fuglsangek (AST) etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean ahuleziarik nabarmenena Quintanak (MOV) erakutsi du, baina Valverde (MOV) taldekidea ere ez da fin ibili eta segundo batzuk galdu ditu helmugan nahiz eta 2. postuari eusteko gai izan den. Lider Roglicek (TJV) jarraitzen du.

Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#372 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 10. etapa

Roglicek (TJV) irabazi du Vueltako 10. etapa

Gaur Espainiako Vueltako 10. etapa jokatu da, 36km-tako erlojupekoa. Bertan espero bezala indartsuena Roglic (TJV) izan da. Esloveniarra nagusitasun handiz gailendu da bere arerioen aurka eta etapa garaipena lortzeaz gain Vueltako lider berria da. Gaurko galtzaile nagusia Quintana izan da helmugan Roglicekiko 3’06” galduta.

Etaparen errepaso sakonagoa entzungai duzue Imanol Lluciak (@imanolllucia) grabatu duen podcast honetan.

Podcastera harpidetu