Denetarik dago azken multzo honetan: igotzaileak, gizon azkarrak, erlojupekoan ondo moldatzen direnak, ihesaldietan sartuzaleak… Sailkapen nagusiari begira ere izen batzuk aipatuko ditut, jakinda azken eguneko erlojupekoak erabakiko duela, seguruenik, itzuliaren irabazlea.
SAILKAPEN NAGUSIARI BEGIRA
Lehenengo atalean agertzen dira itzulia irabazteko hautagai nagusiak. Hortaz, hasiera baten, behintzat, ondoren aipatuko ditudan izenak bigarren mailan leudeke. Baina nork daki…
– Monfort (COLUMBIA): Paris-Nizan 12.a izan zen eta Nazioarteko Kriteriumean 4. egin zuen. Hura ere sasoiko dago. Gainera, iazko Euskal Herriko Itzulian 5. sailkatu zen belgikarra.
– Zabriskie (GARMIN): sasoian dago. Kaliforniako itzulian 2.a izan zen eta Gaztela eta Leongoan 3. sailkatu zen. Kontuan hartuta azken egunean erlojupekoa dagoela –espezialista da–, oso lan egin dezake estatubatuarrak.
– Arroyo (CAISSE): taldeko buru izango da Giroan. Iaz Urkiolan irabazi zuen, baita Espainiako Itzuliko 19. etapa ere. Oso ziklista erregularra da toledoarra. Continue reading “Multzoen azterketa (III). Besteak”