#25 Tropela.net podcastak: Tourreko 3. etaparen kronika. Esprinterretan azkarrena Farrar

Irrikaz geunden tropela.eus zaleok Tourreko lehen esprinterako. HTC-k gidatutako Cavendish britainiarra zegoen guztion kinielatan garaipenerako baina Farrar estatubatuarrak lortu du azkenean eskuak zerurantz begira jartzea. Eta nola ez, Italiako Giroan zendu zen bere lagun min Weylandt-i eskaini dio “W” zeinuaren bidez. Azken 2 km-tan nahastu da lasterketa. Hondo, Thomas eta azken bihurguneak erorketa/mozketa bat eragin […]

Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak

Multzo honek ere denetik du. Eta ona. Gazte ausartak, sasoian ez dauden beteranoak, esprint bideratzaile oso onak, bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrak, eta bizpahiru izar. Guztien gainetik, izen bat. Gilbert (Lotto) da multzo honetako izarra, dudarik gabe. Eta hori, kinieletan ikusten denez, oso ondo dakite Tropelazaleek. 12 garaipen batu ditu aurten, udaberriko hiru klasikoak tartean. […]

Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak (V)

Boasson Hagen (SKY). Tropel nagusiko esprinta, erlojupekoa, talde txiki bateko esprinta, gora, behera… Hau da, edozein momentutan eta edozein terrenotan irabaz dezake 23 urteko norvegiarrak. Debuta egingo du Tourrean, eta talde-lana izango da haren egiteko nagusia, Wiggins babestea. Baina, esan bezala, edozertarako gauza dela erakutsi du. Min hartuta ibili da, baina bueltatu eta Dauphinen etapa […]

2010eko taldeen analisia (VI): Garmin-Transitions, aldaketa gutxiko taldea

Talde estatu batuarrak denboraldi txukuna egin zuen iaz. 29 garaipen lortu zituzten iaz eta gehien nabarmendu ziren txirrindulariak bi izan ziren, Farrar esprinter estatu batuarra eta Wiggins ingelesa. Lehenak Cavendish ahal guzti duna gainditzea lortu zuen Tourrean eta Wigginsek espero ez bezalako erakustaldia eman zuen 2009ko Tourrean eta sailkapen nagusian 4. amaitzea lortu zuen. Aldaketa […]

Mendien osteko esprintean Greipel nagusi

Sentitzen dut gaur arte Vueltaren inguruko berririk ez idatzi izana. Beharbada espero baino ikuskizun gutxiago eman zuten mendietako etapek eta horrek Vueltaren inguruan idazteko gogoa kendu zidan. Egia esan gustura idatzi nuen Romain Sicarden garaipenaz eta espero dut askok nahiago zenutela horren berri izan. Gaurkoan iheslarien etapa izan zitekeela pentsatzen bagenuen ere, esprinta jokatu da […]

Scarponik Beneventon bigarrena

Ihesaldiak gaurkoan ere bere fruitua eman du eta Scarponi txirrindulari beteranoak, ihesaldiak emandako abantailaz baliatuz, aurtengo Giroko bere bigarren etapa garaipena lortu du. Hirugarren garaipena, beraz, Diquigiovannik. Ihesaldiak gaurkoan esprinterrak aukerarik gabe utzi ditu Petacchiren kaltetan. 48 kilometro inguruan osatu da gaurko ihesaldia. 14. etapan eta 15. etapan jazo bezala, gaurkoan ere ondo antolatutako eta […]

Multzoak aztertuz (IV): beste azkarrak

Petacchi, Bennati eta Boonen ez dira Tourrean izango, eta horrek aukera zabaltzen die bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrei ere. Gainera, zerrenda horretako bik etapa bana irabazi zuten iaz Tourrean: Hunterrek eta Pozzatok. Hala ere, zerrendatik hiru izen nabarmenduko nituzke: Hunter, Napolitano eta Förster. Hunter: azkenaldian erakutsi du sasoiko dagoela. Aurten lau garaipen dauzka, eta iaz […]