#140 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 5. etapa

2016ko Espainiako Vueltako 5. etaparen laburpenaz Iban (@piban) arduratu da. Podcast honetan Kruijswijkek (TLJ) eta Bakelandtsek (ALM) izan duten erorikoari eman dizkio minuturik gehien izan ere erorikoa bide ondoan kendu gabe zegoen poste batek sortu baitu. Eztabaida, beraz, berriro ere mahaigainean.

#137 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 2. etapa

Vueltako 2. etapari errepasoa egiten dio. Meersman (EQS) izan da garaile baina ezhoiko izenak izan dira edizio honetako lehen esprintean. Erorketek ere protagonismoa izan dute baina ez da ezer larririk izan zorionez. Lider aldaketa ere izan da sailkapeneko postuen ondorioz eta orain gorriz Kwiatkowski (SKY) aurkitzen da.

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen: HAUTAGAI NAGUSIAK CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin […]