Astelehenetik seguru zegoen

Espainiako Vueltako beste itzuli baten amaiera, eta aurreko artikuluetan aipatu bezala, txirrindulariek 3200 kilometroetan zehar zer esan handia eman dute – eta errepidetik kanpo ere. Orain egun batzuk ditugu analisirako eta hainbat galdera egiteko. Argi dagoen gauza bakarrenetakoa: Alberto Contador izan da edizio honetako azkarrena. Pintokoa 2014-07-14ean Tourreko sailkapen nagusiko lehen tokia bi minutura baino […]

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen: HAUTAGAI NAGUSIAK CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin […]

#63 Tropela.net podcastak: Dauphiné Kriteriuma 2012. Ibilbidea eta txirrindularien azterketa

Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Dauphiné Kriteriumaren ibilbideari eta txirrindulariei errepasoa egiten diete: – Ibilbidearen inguruko argibideak. Zein aldaketa daude iaztik? Zein motatako txirrindularientzat da egokia aurtengo ibilbidea? – Multzoen azterketa. Iazko podiumetik hasi eta Tropelako multzo bakoitzeko txirrindularien inguruko iritzia, beti ere kiniela egiteko irizpideen baitan.

Edozer gertatu daiteke

Aurtengo Giroa amaitzeko gero eta gutxiago falta da. Egun gutxi barru txirrindulariek milaka kilometro egin ostean Milango Piazza del Duomon amaitutzat emango dute aurtengo lehen itzuli handia. Erabakita dago jada? Nahiko errenta dauka Puritok Hesjedal eta Bassorekiko? Erantzuna nire ikuspuntu umiletik: guztia erabakitzeko dago, oraindik asko falta da. Giroak zerbait berezia badauka gogortasuna da. Azken […]

#51 Tropela.net podcastak: Vueltako 2. atseden eguneko errepasoa

Raul Perez (@raulperezmartin), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren bigarrren atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte: – Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa – Cobo eta Geox taldearen protagonismoa – Euskaldunak nola ikusi ditugun – Gure Tropelan lider aldaketa:liher23 Aurreko podcastak hemen dituzu.

#50 Tropela.net podcastak: Vueltako 1. atseden eguneko errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren lehen atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte: – Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa – Salamancako erlojuaren kontrako saioak izandako eragina faboritoen artean – Euskaldunak nola ikusi ditugun – Bitxikerien atalean toponimia kontuak mintzagai – […]

Atseden eguna, gogoeta egiteko garaia

Gaur txirrindulariek Giroko itzulian lehen atseden eguna dute, hurrengoa eta azkena datorren astelehenean. Post hau idazterako orduan duda asko izan ditut hasiera nola idazteko, galderak eginez edo astea izan dena laburtuz. Bigarren bidea aukeratu dut lehena aukeratuko banu agian ez nukeelako gaur bukatuko Giro honi buruz idazten. Maiatzaren 6an azken urteetan ibilbiderik gogorrenetako izan duen […]

Hautagai nagusiak, gertutik

Tropela taldeak honako seikotea jarri du hautagai nagusien multzoan: Schleck anaiak, Sastre, Nibali, Menchov eta Mosquera. Taldetxo honetan Denis Menchovek du eskarmentu gehien Espainiako Itzulian; errusiarrak bitan irabazi baitu. Sasoian ote dagoen? Baliteke, baina itzuli handi bat ondo egin ostean bigarrenean ere asmatzea ez da erraza inorentzat, eta Menchovek hirugarren bukatu du aurtengo Tourra. Joan […]

Aurtengo Tourraren balantzea: Fair Play-az kokoteraino!

Tourraren ajea oraindik pasa gabe dutela, bero-beroan aritu zaizkigu gure solaskideak. Gaurkoan, saio berezia izaki, Iosu Garate (@iosugarate) elkartu zaie Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Oihan Odriozolari (@oodriozola). Hiruren artean errepaso bikaina eman diote hiru aste hauetan gertatuko ekintza aipagarrienei eta ahotan izan duten Tour osoan zehar entzun dugun Fair Play edo kiroltasuna. Idatzi gabeko arau […]

Harbidea ona ala txarra izan zen Schleckentzat?

Andy Schleck Tour bikaina egiten ari da, baina ziurrenik ez zaio nahikoa izango Parisen igandean elastiko horia janzteko. Gauzak zer diren. Paris-Roubaixen tankera izandako etapa ikusgarri hartan, Andyk minutua kendu zion aurkari nagusiari, Contadorri, baina Franck anaia galdu zuen eroriko baten ondorioz. Zer izango zuen nahiago Andyk, minutu hura poltsikoratu ala alderik lortu ez, baina […]