ASOk ez du ikusi ere egin nahi Froome aurtengo Tourrean

Titular oker ugari irakurriko dituzue gaurtik hasi eta seguruenik hurrengo larunbatera bitartean Froomen kasuaren inguruan. Ea lerro hauek izango den titular festarako lagungarri zaizkizuen. Hauxe esan zuen Prudhommek ostiral honetan Froome aurtengo Tourrean izatearen inguruan: “Legalki, ahal du”. Eta guztiz bat nator ASOko arduradun nagusiarekin. Froomek legalki Giroan nahiz Tirreno Adriatikoan parte zuen moduan, aurtengo […]

#231 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Contadorrek (TFS) bere azken lasterketa profesionalean etapa garaipena lortu duen l’Angliru gainean. SKYko gizonak ere sendo izan dira eta Froomek (SKY) ez du arazorik izan maillotari eusteko. Podiumeko postuetan bai, aldaketak izan dira eta Froomekin batera Nibali […]

#230 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 19. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola ihesaldiko tropeltxoko esprintean azkarrena De Gendt (LTS) izan den kontatzen digu. Faboritoen artean mugimendua Contadorrek (TFS) egin duela ere kontatzen digu, baina azken kilometroetan neutralizatua izan dela era bai. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.

#223 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 12. etapa

Egoitzek (@elizaso) grabatu du 2017ko Espainiako Vueltako 12. etaparen mini podcast hau. Bertan nola Marczynskik (LTS) bere bigarren etapa garaipena lortu duen kontatzen du, baita Contador (TFS) saiatu dela tarteak irekitzen. Froomek (SKY) ere susto bat izan duela aipatzen du baina oraindik ere lider jarraitzeko arazorik ez duela.

#219 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 8. etapa

Iban (@piban) arduratu da gaurko 2017ko Espainiako Vueltako 8. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan eguneko ihesaldiak protagonismoa izan duela kontatzen du eta garaipena Alaphilippe (QST) frantziarrak lortu duela. Faboritoen artean ere mugimenduak izan dira eta gaur indartsuen Froome (SKY) liderra eta Contador (TFS) agertu dira.

#211 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta

Imanolek (@imanolLlucia), Landerrek (@landergarro) eta Ibanek (@piban) grabatu dute 2017ko Vueltaren podcast hau. Bertan ibilbideari eta bereziki Tropelako kinielari ematen diote errepasoa. Solaskideek gogora ekartzen dute nola Contadorren azken lasterketa izan daitekeela eta Vuelta honetan 1 dortsalarekin izango dela.

Hautagai nagusien artean puntu gutxien Portek. Kamisetaren zozketa

Aurtengo Tourraren atarian galdera luzatu genuen sare sozialen bidez: “Nork emango ditu hautagai nagusien artetik puntu gutxien?”. Gogoan izango duzuen bezala lau ziren multzo horretan genituen txirrindulariak: Contador (TFS), Froome (SKY), Porte (BMC) eta Quintana (MOV). Tropelan faborito nagusiak Froome eta Porte baziren ere, bigarren hau izan zen erorikoaren ondorioz etxera joan zen bakarra eta […]

#200 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 13. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren 13. etaparen mini podcast hau grabatu du. Etapa motza baina zirraragarria izan dela kontatzen du. Barguilek (SUN) irabazi du etapa azkenean, baina Mikel Landa (SKY) protagonistetako bat izan dugu. Murgiarra orain 5. da sailkapen nagusian. Aruk (AST) jarraitzen du maillot horiarekin.

Zergatik ez da Haimar Zubeldia aurtengo Tourrean izango?

Hori da neure buruari behin eta berriz egiten diodan galdera atzo berria jakin nuenetik. “Zerbait gertatuta da taldean, hau ez da normala” pentsatu nuen, eta hori jarraitzen dut pentsatzen. Askok pentsatuko duzue Haimarrek 40 urte dituelako eta bere bizitza profesionalaren amaieran delako izango dela. Izan liteke, baina askotan esan dugun moduan, Haimar zerbait izan bada […]

Nairo Quintanaren erronka bikoitza

2017 an, Nairo Quintana (Movistar Team) kolonbiarrak nazioarteko txirrindularitzan historia gehien duten bi Itzuli Handiak irabaztea du helburu. Gaur egun ezinezkotzat ematen den erronka honekin, Eusebio Unzueren taldeak Boyacá-ko igotzailearentzat egutegi berri batekin hain zuzen Valverderen denboraldi hasierarik hoberenean. Nahiz eta Italiako Giroa 2014ean irabazi, Quintanak Marco Pantani handiak (1998) lortutakoa berdintzea jarraituko du Frantziako […]