David Millarrentzat etapa Luxenburgon extralurtarrak hartu zuen urteurrenean

Atzokoan 2012ko Frantziako Tourreko 12. etapa Millar britainiarrarentzat izan zen, beste lau lagunekin ihesean aritu ostean. Ihesean Peraud (AG2R), Gautier (Europcar), Kiserlovski (Astana) eta Egoi Martinez (Euskaltel) izan zituen kide. Urte honetako etaparik luzeena Saint-Jan-de-Maurienne eta Annonay Dazévieux artekoa.

Etapa hasiera bizia joan zen, zailtasunik handienak bertan baitzituzten. Bazirudien boskoteari lagun gehiago gehituko zizkiola atzetik. Jazarpenean zihoan taldetxo horretan Sagan zegoen beste bi taldekiderekin baina azkenean talde hori tropelak irentsi zuen. Orduan aurretik zihoazenek hamar minutu baino gehiagoko abantaila hartu zuten. Continue reading “David Millarrentzat etapa Luxenburgon extralurtarrak hartu zuen urteurrenean”

#57 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2012. Errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2012ari errepasoa egiten diote podcast honetan. Txirrindulariez gain, ibilbidea eta Tropelako sailkapena dituzte mintzagai.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Bigarrena jarraian Puritok

20120406-202819.jpgJoaquin Rodriguez (KAT) etapa ehiztari bikaina dela agerian geratu da. Bigarren garaipena lortu du jarraian eta lidergoari eutsi dio. Gaur ere bigarren Samuel Sanchez (EUS).

Ihesaldiak sortzen saiatu dira. 16ko bat osatu osatu da, baina Sky taldeak ihesaldian inor sartzerik lortu ez duenez, tropelari ederki tira dio saiakera zapuztu arte. Ibilbidea, ordea, iheslariei aukera emateko modukoa zenez, saiakera gehiago izan dira. Continue reading “Bigarrena jarraian Puritok”

Gazteak gogor datoz

Inor gutxik espero zuen Jonathan Castroviejo gaztea, 24 urte bete aurreko egunean, Romandiako Tourreko aitzin etapan nagusituko zenik. Garaipen ederra getxoztarrarentzat, eta baita euskal zaleentzat ere. Eta ederraz gain, esanguratsua. Izan ere, denboraldiaren lehenengo herena pasatu dugunean, gazteak oso indartsu datozela nabarmen ikus daiteke. 25 urtetik beherako txirrindulari sorta handia ari da besoak altxatzen. Batzuk dagoeneko urteak daramatzate goren-gorenean, Kreuziger, Gesink, Boasson Hagen eta Ciolek kasu. Beste batzuk, iaz erakutsi zuten beraien burua: Peter Sagan, Rui Costa, Gorka Izagirre, Van Garderen, Kiserlovski, Daniel Martin, Guarnieri… Denak ala denak gehienez 24 urteko txirrindulariak gaur egun.

Continue reading “Gazteak gogor datoz”

Tony Martinek eguzkia ikusi du

Eguzkiaren Lasterketa da Paris-Nizaren ezizena, eta esan daiteke Tony Martinek (HTC) eguzkia ikusi duela berriro ere. Eguzki galdatan hartu zuen zaplasteko ederra alemaniar gazteak joan den urteko Tourrean, mendiko lehen etapan. Mendate ikaragarririk ez zegoen; bai, ordea, aldapatxo asko eta sekulako beroa. Helmugara iristeko kilometro dezente falta zirela geratu zen atzean eta etapa haren amaiera eta Tour osoa amesgaizto bilakatu zitzaion. Tira, ez zegoen Contador edo Andy Schlecken pare, baina 2009an ezusteko handienetakoa izan ostean, ikuskizun zegoen haren inguruan. Continue reading “Tony Martinek eguzkia ikusi du”