584 Tropela.eus podcastak: 2026ko Paris-Roubaix

Igandean beste hitzordu garrantzitsu bat dugu: Paris-Roubaix. Gizonen lasterketan beste lehia ikusgarri bat espero dugu Pogačar (UAD) eta van der Poelen (APT) artean, baina emakumeetan ere ez da ikuskizunik faltako!

Saio honetara, ordea, etorkizunari begira dagoen Maite Urteaga zumaiarra gonbidatu dugu, Lipowitzen (RBH) ibilbidearekin alderatzera ere ausartu garen txirrindularia.

Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Lander Garro (@landergarro) aritu dira Maiterekin solasean, baita iganderako kinielei errepasoa egiten ere.

Ea gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

582 Tropela.eus podcastak: 2026ko Flandriako Tourra

Igande honetan jokatuko da Flandriako Tourra, emakume zein gizonena.

Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso), Iban Perezek (@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) batez ere kinielari errepasoa ematen diote. Ea gustuko duzuen!

577 Tropela.eus podcastak: 2025eko Paris-Roubaix

Asteburu honetan jokatuko dira Paris-Roubaixeko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek, Itzuliako 3. etapan Alex Aranburuk (COF) izandako auzia aipatzeaz gain, larunbatean jokatuko den emakumezkoen Paris-Roubaix eta igandean jokatuko den gizonezkoena izan dute hizpide. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on!

Podcastera harpidetu

574 Tropela.eus podcastak: 2025eko Strade Bianche

Larunbat honetan lehiatuko dira denboraldi honetan Tropelan urtekorako puntuak emango dituzten emakumezko zein gizonezkoen klasikoa: Strade Bianche.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai Tropelaren inguruko berriak zein Strade Biancheko bi kinielen inguruko hausnarketa egiten. Zabaldu mezua!

569 Tropela.eus podcastak: 2024ko Emakumeen Itzulia

Ostiral goizean, 9:50ak aldera abiatuko da 2024ko Emakumeen Itzulia Gasteiztik. Hiru etapaz osatutako lasterketa izango da eta tropeleko onentsuenak bertan izatea espero da etxeko Laboral Kutxa taldearekin batera.

Podcast honetan ohi bezala Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu badira ere, gonbidatu berezia izan dute solasean aritzeko: Peio Goikoetxea (@peiogg). Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu