Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira Dauphineko ibilbideari zein kinielari errepasoa emateko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!
Frantziako Tourra hasteko gutxi falta den honetan, igandean abiatuko da ohi moduan txirrindulariek Tourra prestatzeko erabiltzen duten lasterketa: Dauphine Kriteriuma.
Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
2021eko Dauphine Kriteriumaren ibilbidea eta, bereziki, Tropelako kiniela errepasatzen dute Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Erlojupeko bakarra eta zailtasun handiko etapekin amaituko den Kriterium honek, berriro ere 8 etapatako egitura berreskuratzen du iazko pandemiaren mugak gaindituta. Zalantzarik gabe lasterketa honek aurtengo Tourrera hautagai nagusiak nola iritsiko diren erakusteko balioko digu.
Orain aste batzuk UCIk lasterketen egutegi berria kaleratu zuen. Bertan abuztuaren 1ean berrekingo zaiela lasterketei adierazten da. Strade Biancheren bi lasterketak jokatuko lirateke egun horretan, emakumezko zein gizonezkoenak. Azkena, aldiz, Espainiako Vueltaren azken etapak izango lirateke, azaroaren 8an amaitzea aurreikusten baita. Hiru hilabete baino zertxobait gehiagotan ospatuko lirateke, horrenbestez, denboraldi honetan gure egutegiko lehiaketak, falta diren 18 lehiaketak eta aurten gehitzea erabaki dugun emakumezkoen Paris-Roubaix klasikoa.
Egutegi honek aurrera egiten badu bederen, uztailaren 24ean irekiko genuke Strade Biancheko kinielak egiteko epea. Gogoratu orain artekoak ezabatu egingo ditugula eta berria egin beharko dugula. Izan ere, parte-hartzaile eta taldeak desberdinak izan daitezkeenez, multzoen antolaketa berria egin beharko ditugu.