585 Tropela.eus podcastak: 2026ko Italiako Giroa

Ostiral honetan abiatuko da 2026ko Italiako Giroa Bulgariatik. Sailkapen nagusiari begira izen handirik ez badago ere, podiuma ohi baino merkeago izan diateke eta aukerak zabalduko zaizkie hainbat txirrindulariri protagonismoa izateko.

Ildo horretan egiten dute aurtengo Giroarean azterketa Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) denboraldiko lehen itzuli handiaren inguruko podcast honetan.

Ea gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

578 Tropela.eus podcastak: 2025eko Italiako Giroa

Hurrengo asteburuan Albaniatik abiatuko da 2025eko Italiako Giroa eta lehen itzuli handia izanik, podcast hau grabatzea ezinbestekoa zen.

Kinielari errepasoa egiteko Iker Gomez Finisher taldeko txirrindularia gonbidatu dugu. Altsasuarrak bikain ekin dio denboraldiari. Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) elkarrizketatxo bat egin ondoren, hiruren artean kiniela osatu dute. Ea egindako analisiak laguntzen dizuen!

Podcastera harpidetu

568 Tropela.eus podcastak: 2024ko Italiako Giroa

Larunbat honetan, maiatzaren 4ean, abiatuko da 2024ko Italiako Giroa, denboraldiko lehen itzuli handia.

Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira Giroko ibilbideari zein kinielari errepasoa emateko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu

#559 Tropela.eus podcastak: 2023ko Italiako Giroa

Badator denboraldiko lehen itzuli handia: 2023ko Italiako Giroa! Denboraldiko lehen hiru asteko lasterketa izanda, ezin podcastik grabatu gabe geratu!

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#546 Tropela.eus podcastak: 2022ko Italiako Giroa

Ostiralean abiatuko da 2022ko Italiako Giroa

Badator denboraldiko lehen itzuli handia: 2022ko Italiako Giroa! Denboraldiko lehen hiru asteko lasterketa izanda, ezin podcastik grabatu gabe geratu!

Podcast honetan Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Jon Torner (@jtorner) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu