Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak

Multzo honek ere denetik du. Eta ona. Gazte ausartak, sasoian ez dauden beteranoak, esprint bideratzaile oso onak, bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrak, eta bizpahiru izar. Guztien gainetik, izen bat. Gilbert (Lotto) da multzo honetako izarra, dudarik gabe. Eta hori, kinieletan ikusten denez, oso ondo dakite Tropelazaleek. 12 garaipen batu ditu aurten, udaberriko hiru klasikoak tartean. […]

Hego Amerikara begira

Astearen hasieran Kolonbiako Colombia es Pasion taldeari buruzko erreportajea plazaratu zuen egunkari batek. Arrazoia? Haren burua ezagutzera ematen ari da talde hori eta egunotan Kataluniako Voltan da. Erreportajea irakurri eta neure burua lanean jartzea biak bat izan ziren. Betidanik izan diet sinpatia Hego Amerikako txirrindulariei eta haien peskizan bistadizoa eman diot tropelari. Kolonbian txirrindulariei pedaleroak […]

Multzoak aztertuz (IV): beste azkarrak

Petacchi, Bennati eta Boonen ez dira Tourrean izango, eta horrek aukera zabaltzen die bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrei ere. Gainera, zerrenda horretako bik etapa bana irabazi zuten iaz Tourrean: Hunterrek eta Pozzatok. Hala ere, zerrendatik hiru izen nabarmenduko nituzke: Hunter, Napolitano eta Förster. Hunter: azkenaldian erakutsi du sasoiko dagoela. Aurten lau garaipen dauzka, eta iaz […]