Proiektu bateratua amestea zilegi da. Baina eraginkortasunaren aldetik, eta euskal txirrindularitzaren oraingo egoerari zein azken pare bat hamarkadetako hainbat esperientziei begira, proiektu bakar edo bateratu hori agian ez da estrategia zuzenena txirrindularitzaren garapenari dagokionez. Adibide batzuekin azaltzen saiatuko naiz, txirrindularitzan ere, 1+1 askotan ez direlako 2ra ere iristen, batik bat gure herrian.
Aste hau Paris-Nizako Tropelako kiniela egiteko erreserbatua nuen, baina kosta behar zait hortan jartzea Itzuliaren jarraipenaren inguruan dagoen informazio zurrunbiloa harrapatu bainau.
Bitarte horretan “Kontuz 1 euro” ekimena ezagutu dugu. Asmoa bakoitzak euro bat jartzea hainbeste aipatu den 150.000€ horiek biltzeko.
Azkena UCIren adierazpena izan da. Banku zentrala bailitzan, Itzulia, Donostiako Klasikoa eta Volta laguntzeko jarrera adierazi du. Ez litzateke lehen aldia izango iaz GP Ouest France Plouay probarekin egin zuten moduan.
1. aukera: Unipublic
Organizaciones Ciclistas Euskadi (OCE) antolakuntza taldea eta Eusko Jaurlaritzaren ika-mika honetan babesle garrantzitsu bat, Unipublic hain zuzen ere, interesatuta zegoela jakin genuen Arritxu Iribar Euskadi Irratiko kazetariaren bitartez. Zergatik ez onartu laguntza hau? Unipublicek Itzulia bakarrik erosi nahi zuen Donostiako Klasika alde batera utziz eta hori OCEk ez zuen nahi (Euskadi Irratian entzuna). Continue reading ““Erreskatatu gure lasterketak!!””
Gaur informazio zehatzagoa eta zabalagoa argitaratuko du Diario Vascok gai honen inguruan. Oraingoz prentsa digitaletan aurreratu dutenarekin ari naiz idazten artikulu hau, baina ez dut uste askoz informazio gehiagorik irakurriko dudanik.
Sarean begira jardun dut eta harritu nauen lehen gauza transparentzia falta izan da gai honen inguruan. %40 eta %60 portzentajeak dantzan dabiltza artikulu ezberdinetan, baina ze diru kantitateri dagozkie portzentaje hauek? Iturri askotara jo dut, baita Euskal Herriko Itzuliko webgune ofizialera ere, baina ezin erantzun garbirik aurkitu. Transparentzia falta, beraz, gehiegizkoa antzeman dut.
Irakurri dudanaren arabera, Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa antolatzearen aurrekontu osoa 1.050.000€ ingurukoa da (honatx iturria)1.475.000€ da: 1.050.00€ Itzulia eta 425.000 Klasikoa (DVren atzoko artikuluan argitua). Ez dakigu zenbat den lasterketa bakoitzari dagokiona, ordea. Webgune ofizialetatik diru kontuen inguruan ikusi ditudan datu bakarrak sarietan zenbat gastatu den izan da: 2011ko Donostiako Klasikoan 41.650€ eta 2009ko Euskal Herriko Itzulian 93.750€ (2010 eta 2011koak ez dira agertzen eta horren arrazoia ez dakit zein den).
Aste honetako azkeneko hiru egunetan jokatuko da Euskal Herrian lehiatzen den profesionaletako bigarren itzulia. Azken urteotan txirrindularitzak bizi izan duen aldaketa dela medio (UCI Pro Tour zirkuitu famatua batik-bat) parte hartzaileen mailak behera egin du nabarmen, eta horrek sortutako arazoek alor ekonomikoan izan zuten eragina. Horrenbestez, hiru egunetako formatu honi ekitea beste aukerarik ez zuen izan antolakuntzak lasterketak biziraun bazuen.
Hiru egun soilik beraz, eta beste horrenbeste etapa, aurtengo berrikuntza gisa erlojupekorik ez sartzea izan baita. Ibilbideak bigarren etapa erraza aurkezten du, Agurainera helduko dena. Sailkapena beraz aurreneko saioan (Sollube helmugatik 20 kilometro ingurura- eta arrisku eta tranpaz beteriko Bizkaiko kosta iragan beharko dituzte txirrindulariek), eta, batez ere, euskal klasikorik handienetakoa den Arrateko igoeran erabakiko da, azkeneko etapa honetan profila beste batzuetan baino leunxeagoa bada ere.
Azkenean Efimkinek ezin izan zion eutsi lidergoari Tropelari bezperan esperantzatsu agertu bazitzaion ere. Baina arrazoi zuen talde sendoa zuela adierazi zuenean, izan ere Tino Zaballa kantauriarrak izugarrizko erakustaldia eman ostean, etapa eta itzulia irabazi baitzituen. Euskaldunen artean nabarmendu zitzaiguna Patxi Vila izan genuen, 9. etapan eta sailkapen nagusian 6. postuan. Bide batez esan Lampre taldearekin berritu duela beste bi urtetarako, Euskaltel taldearen eskaintza izan badu ere.
Beharbada jakingo duzuen bezala, Zaballa Puerto Operazioko zerrendan azaldutako txirrindularia da. Euskal Bizikletak iraun duen hiru egunetan zehar Aitor Osa eta Joseba Beloki ETBko esatari izan ziren eta poza agertu zuten txirrindulari kantauriarrak garaipena lortu zuelako, beraien ustez Puerto Operazioaren ondorioz sufritutakoak sufritu eta gero, txirrindulari hauekin kritiko izan direnei errugabetasuna erakusteko modua izan baitzen.
Ez dira guztiak iritzi berekoak. ciclismo2005 webgunean kritika zuzena egin zaio euskal lasterketari. Euskal txirrindulari zaleon onarpen maila salatzen zaigu bertan eta hau dela merezi dugun txirrindularitza dio webgunearen arduradunak. Seguru zeresan handiak emango dituela adierazpenok.