Caleb Ewan, etorkizun handiko sprinterra

Orica taldeko txirrindulari gaztea areriorik gabe dabil denboraldi hasieran. Iaz bezala, Caleb Ewan (Orica-Scott) australiarrak denboraldia txukun hasi du. 22 urte besterik ez ditu baina bere esprintatzeko erarekin eta bere metro eta 65 zentrimetroekin Ewan-ek lasterketa handiagoetan zer esan emango duelaren susmoa ematen ari da. Fernando Gaviria (Quick – Step) kolonbiarrarekin batera gizon azkarren belaunaldi […]

Tropeleko gazteak: denboraldi hasierari errepasoa

Urtero lez martxan dugu berriro ere nazioarteko tropela. Denboraldi hasierako lasterketak eszenatoki aparta dira txirrindulari gazteek bere burua ezagutzera eman dezaten eta aurtengoa ez da salbuespena izaten ari. Azken asteetan bi lasterketa nagusi izan dira zaleen ahotan: Down Under Tourra eta San Luisko Tourra. Lehenengoan, gazte baina jada ezagunak diren zenbait txirrindularik aurtengoa beren baieztapen […]

Dingo australiarraren azken ulua!

Txikitan elbarri geratzeko zorian egon arren, bere lehen pedal kolpeak Australian eman zituen txirrindulari honek, hain zuzen, kotxe zahar baten piezak erabiliz bere aitak eta osabak eginiko bizikleta batean. Ordutik txirrindularitza maitatzen hasi zen, mendi bizikletan bere lehen pausuak eginez. Ez zitzaion batere gaizki joan ibilbide hura, munduko 2 txapelketa eskuratu baitzituen, ez da txantxa. Ordutik […]

Herri xehea, jauntxoen gainetik

Froome, Nibali, Rui Costa edota Hornerren baimenarekin, joan den denboraldian, askoren ustez, Kolonbiako kakalardoen itzulera izan zen aipagarriena: Uran, Henao, Quintana eta Betancur nabarmendu ziren. Bada aurten, urteko lehen lasterketetako batean, Argentinako San Luiseko Tourrean, beste kolonbiar bat dabil bolo-bolo: Julian Arredondo -ondoko argazkian, Quintanari bostekoa ematen-. Ez da gutxiagorako, maldan gora bi etapa irabazi […]

People’s Choice Classic: Tour Down Under lasterketaren aurrerapena

Gaur jokatu da People’s Choice Classic, Adelaiden jokatzen den lasterketa Tour Down Under hasi aurretik. Denboraldiko lehen World Tour Lasterketa asteartean hasiko da, baina taldeek gaurko lasterketan ere parte hartzen dute. Ohi moduan, esprintean amaitu da gaurko etapa: 1. Kittel (GIA) 2. Greipel (LTB) 3. Ewan (UNI) 4. Sutton (SKY) 5. Rojas (MOV) 6. Alaphilippe […]

Berriro ere martxan da nazioarteko tropela

Denboraldia gero eta lehenago hastea ohitura bihurtzen ari den honetan, urtarrilaren 3. astea hasi ez eta jada martxan ditugu taldeak. Duela urte batzuk talde apalen lasterketak zirenak gero eta partaidetza sendoagoa bereganatzen doaz, baita zaleen arreta handiagoa ere, txirrindularitza denboraldi berri baten goseak bultzatuta lehen mokaduaren bila dabiltzanak. Munduko txirrindulari garrantzitsuenetariko askok denboraldi hasierako lasterketa […]

Hamar urte ez dira alferrik igaro

Hementxe da World Tourra. Australiako epeletik iritsiko zaizkigu denboraldiko lehen notiziak. Txirrindulariek lehenengo pedalkadak emango dituzte Australia aldean, Tour Down Under lasterketan. Oso lasterketa berezia izango da bereziki Mikel Astarloza sanpedrotarrarentzat, izan ere, aurten 10 urte beteko dira itzuli hori irabazi zuenetik. 22 urte besterik ez zituen Mikel Astarlozak 2003ko Tour Down Under irabazi zuenean. […]

2010ari errepasoa (I): Australia epel, Greipel bero

Urtarrilean hotz egiten du. Euskal Herrian hotz egiten du. Ez, ordea, Australian. Bertan abiatzen dute denboraldia, Tour Down Under lasterketan. HTC-Columbia taldeko Andre Greipel alemaniarra nagusitu zen. Lehen bi etapetan tropela osorik edo ia osorik iritsi zen azken metroetara eta esprintean Greipel izan zen jaun eta jabe. Laugarren etapa ere irabazi zuen eta lideraren mailota […]

Romain Sicarden debuta Australian

Euskaltel-Euskadi taldea Derion izan da kontzentratuta aste honetan zehar. Kontzentrazio honetan zenbaiti hurrengo urteko egutegia zehaztu diote eta horien artean Romain Sicard txirrindulari gaztea agertzen da. Dakizuen bezala, Sicard 23 urtez azpiko egungo munduko txapelduna da. Hazparneko txirrindulari gazteak Tour Down Under Australiako lasterketan egingo du debuta. Gainera taldeburu gisa aurkeztu dute. Ez dakit ez […]

Armstrongen urtea

Urtea hasi da eta txirrindularitza ere abian jarri da. Lehen zita nagusia Australian hasi da jokatzen gaur bertan, Tour Under Down Australiako itzulia. Eta noski, izugarrizko ikusmina sortu du Armstrong bertan baita hiru urte t’erdi errepideetatik kanpo izan ondoren. Armstrongen urtea nioen izan ere ikaragarrizko ikusmina sortu baitu Texasdarraren itzulketak. Nigan ere aitortu beharra dut […]