Murias taldeak aspaldi erakutsi zuen Euskal Herriko Itzulian parte hartzeko gogoa. Taldea saiatu da nolabait antolakuntzak bere partaidetza ahalbidera zezan elkarrizketak izaten, baina azkenean ezezkoa jaso du.
Dakizuen moduan Muriasek aurtengoa du lehen denboraldia txirrindularitzan. Kontutan izanda talde Continental mailakoa dela, txukun ekin dio denboraldi hasiera honi: Mallorcako Challengean Egoitz Garcia – erorikoek ez zioten lagundu – eta Unai Intziarte izan ziren taldearen lanari emaitzarik onenak lortzeko gai izan ziren izen propioak, eta Murtziako itzulian Gari Bravok tarteko helmugen sailkapena irabazi zuen. Orain Portugalen ari dira lehian Volta ao Algarven. Continue reading “Murias taldea bere kategoriara kateatua”

Denboraldia gero eta lehenago hastea ohitura bihurtzen ari den honetan, urtarrilaren 3. astea hasi ez eta jada martxan ditugu taldeak. Duela urte batzuk talde apalen lasterketak zirenak gero eta partaidetza sendoagoa bereganatzen doaz, baita zaleen arreta handiagoa ere, txirrindularitza denboraldi berri baten goseak bultzatuta lehen mokaduaren bila dabiltzanak.