Urdina nagusi

Hasi da 68. Espainiako Itzuliko edizio berri bat. Bi etapa goazen arren, gauza nabarmen ugari gertatu dira. Hurrengo hitzetan laburbiltzen saiatuko gara kolore urdina ardatz nagusitzat hartuz. Itsaso urdina. Itsaso urdinaren gainean hasi zen Vuelta. Ikusgarria benetan Vilanova de Arousako irteerako irudiak. Gainera txirrindulariak irteera lerro horretara iristeko txalupak erabili behar izan zituzten. Oso era […]

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen: HAUTAGAI NAGUSIAK CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin […]

2010eko taldeen analisia (I): Ag2r La Mondiale, usoaren eta otsoaren arteko espezie borrokalaria

Frantziar txirrindularitzak UCI-ren hierarkiaren gorengo mailan izango dituen bi taldeetako bat izango da aurten Ag2r La Mondiale taldea. Euren talderik nazioartekoena izanagatik, etxetik kanpo hortzak erakusten kosta egiten zaie Vincent Lavenu-ren mutilei, beren egutegiaz haratago helburuak jartzen badituzte ere. Aurten ere ildo beretik jarraituko duenaren itxura dauka. Linealtasun hori apur lezakeena, taldeko buruen artean, Nicolas […]