#351 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 10. eta 11. etapak

2019ko Frantziako Tourreko 10. eta 11. etapei errepasoa egiten die Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Cofidis eta Wanty bi egun hauetan izandako ihesaldietan protagonista izan direla kontatzen du, baina etapa garaipenak esprinterrek lortu dituztela: Van Aertek (TJV) eta Ewanek (LTS). Gertakarien artean asteleheneko etapan, 10. etapan, nola haize babesak zenbait faborito moztuta utzi zituen kontatzen […]

#348 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 7. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 7. etapa esprintean erabaki da. Biko ihesalditxo bat osatu da Rossetto (COF) eta Offredo (WGG) txirrindulari frantziarrekin. Edonola, tropelak kontrolpean izan du ihesalditxo hori eta esprintean azkarrena Groenewegen (TJV) izan da. Lider Cicconek (TFS) jarraitzen du. Aipatzekoa Van Garderenek (EFD) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izango dela. Hau guztia eta 8. […]

#346 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 5. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 5. etapa ere esprintean erabaki da. Ibilbide gora-beheratsuak ibilbide honetan zailtasunak dituzten esprinterrak atzean geratzea ekarri du eta hori ondo aprobetxatu du Saganek (BOH) etapa garaipena lortu eta maillot berdearen lehian lidergoa sendotzeko. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider. Etapak emandakoa eta 6. etaparen inguruko azterketatxoa Egoitz Lizasok […]

#345 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 4. etapa

Gaur jokatu da 2019ko Frantziako Tourreko 4. etapa. Zailtasun berezirik gabeko etapa, espero bezala esprintean amaitu da. Azkarrena Viviani (DQT) izan da, Kristoff (UAD) eta Saganen (BOH) aurretik. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider. Bigarren etapa garaipena, beraz, edizio honetan Deceuninck – Quick Step taldearentzat. Hau guztia eta gehiago kontatzen […]

#326 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Gaur izan da esprinterrentzat azken aukeretako bat eta ez dute alferrik galdu. Hiruko ihesaldi bat osatu bada ere, Frapporti (AND), Maestri (BRD) eta Cimak (NIP) osatua, esprinterren taldeek ondo kontrolpean izan dute. Azkenean azkarrena Ewan (LTS) txikia izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Contik (UAD) jarraitzen du lider. Hau guztia eta biharko etaparen pintzeladak […]

#325 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 10. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2019ko Italiako Giroko 10. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Esprintean amaitu den etapa honetan Demare (GFC) garaile izan dela kontatzen digu azken kilometroan izan den erorikoa saihestu duen gizon azkarretako bat izan baita. Lider Contik (UAD) jarraitzen du.

#323 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 8. etapa

2019ko Italiako Giroko 8. etapa esprintean erabaki da eta azkarrena Ewan (LTS) izan da Viviani (DQT) eta Ackermannen (BOH) aurretik. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta guztiak biharko erlojupeko garrantzitsuaren zain dira. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#320 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 5. etapa

Eguraldia eta Dumoulinek (SUN) lasterketa uzteak markatutako etapa izan genuen 2019ko Italiako Giroko 5. etapa hau. Azken zirkuituko 9 kilometroak ez ziren kontutan hartu sailkapen nagusiko denborentzat, ondorioz, etaparen lehian izan zirenak soilik izan ziren protagonista. Azkarrena Ackermann (BOH) izan zen erregulartasunaren sailkapeneko lidergoa sendotuz. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider. […]

#316 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 2. etapa

205 kmtako etapa izan da Giro honetako bigarrena eta esprintean amaitu da. Bertan garaile Ackermann (BOH) alemaniarra izan da Viviani (DQT) eta Ewanen (LTS) aurretik. Eguneko ihesaldian Ciccone (TFS) sartu eta eta mendiko sailkapenean lidergoa sendotzea lortu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.

#292 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 10. etapa

Atseden egunaren ondoren, 2018ko Espainiako Vueltaren 10. etapa jokatu da. Mini podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) etaparen kronikatxoa egiten du. Esprintean amaitu den etapan Viviani (QST) gailendu da bere bigarren etapa garaipena lortuz. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Simon Yates (MTS) jarraitzen du lider.