Iazko Vueltako irabazleak etapa eta lidergoa eskuratuta ekin dio aurtengo edizioari
2020ko Espainiako Vueltako 1. etapa Arraten amaitu da eta berriro ere indartsuen iazko garailea agertu da: Roglic (TJV). Denbora tarte handiak sortu dira lehen etapa honetan eta ikusi beharko da eta nola baldintzatzen duen horrek lasterketa. Gai izango ote da Roglic (TJV) Madrileraino gorria soinean eramateko?
Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.
Dakizuen moduan, lehiaketa bakoitzerako multzoak prestatzen ditugu. Hauek erabakitzerako orduan, gehienbat lasterketa mota – klasikoa, itzulia, ibilbide mota,… – eta izan daitezkeen txirrindularien baitan osatzen ditugu. Normalean 8-10 egun lehenago irekitzen ditugu kinielak, baina itzuli handien kasuan – Tour, Giro eta Vueltan – 14 egun lehenago ere izaten da informazioa fidagarriagoa lehenago izaten baita.
Kontuak kontu, guk nahiko argi genuen aurtengo hautagai nagusiak Bernal (INS) Dumoulin (TJV) eta Roglic (TJV) izango zitezkeela, baina hauekin batera beste multzo bat ere sortu genuen Froome (INS) – 4 Tourren garailea) -, Kruijswijk (TJV) – iaz podiumean izan zena Bernal eta Thomasen atzetik – eta Thomas (INS) bera – iaz bigarren, eta 2018ko garailea-.
2020ko Tourreko kiniela abuztuaren 13 gauean ireki genuen, Dauphine Kriteriumeko bigarren etapa amaitu ostean. Egia da INEOS taldeko biak ez genituela mailarik egokienean ikusi eta zalantzak zeudela batez ere Froomekin – sasoiaz gain, hurrengo urtean Israel Start-up Nation taldean izango baita-. Herbeheretarraren kasuan, aldiz, Dauphineren 4. etapan, jada kinielak egiteko epea irekita, eroriko bat izan eta lasterketa utzi beharrean izan zen. Ez zen larria izan eta errekuperatuko zela pentsa zitekeen, baina atzo jakin genuen moduan ez da horrela izan. Ez ahaztu eroriko asko izan zirela etapa horretan eta txirrindulariek ere protesta egin zutela segurtasuna aldarrikatuz.
2006an izan zen moduan, oraingoan ere ezer gutxi aldatzen da jolasari dagokionez. 26 txirrindulari izango ditugu guztiok kinielan, baina 25 izango dira puntuak emateko aukera izango dutenak. Horiek izango dira ondo aukeratu beharrekoak.
Zorte on guztioi eta ea Tour on bat ikusteko moduan izaten garen!
Denboraldi honetako bigarren podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira azken asteetan txirrindularitza profesionalak eman duena errepasatzeko. Gogoan izan behar da egun gutxi barru abiatuko dela Tropelaren 2020ko denboraldia, koronabirusak hasera hau arriskuan jartzen ez badu behintzat.
Imanol Lluciak (@imanolllucia) 2018ko Frantziako Tourreko 20. etaparen inguruko podcasta duzue hau. Azken aurreko etapa, Senperen jokatua, Tom Dumoulinek (SUN) irabazi zuela kontatzen du. Froome (SKY) etapa garaipen gabe geratu da etapa irabazlearengandik segundo batera, baina Roglicekiko (TLJ) lortutako tartea nahikoa izan du podiumeko postuetan sartzeko. Tourra Thomasek (SKY) irabazi du.
2018ko Frantziako Tourreko 17. etapa, Kangert (AST) izan bada protagonista ere, Quintanak (MOV) irabazi du. Gainera sari bikoitza lortu du izan ere taldekako sailkapeneko lidergoa ere berreskuratu dute. Etapa “esperimentu” honetarako ikusmina zegoen eta irteera espero baino kaxkarragoa izan bada ere, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Thomasek (SKY) lidergoari sendo eusten dio baina Froome taldekideak (SKY) postu bat galdu du Dumoulin (SUN) bere aurretik helmugaratu baita. Hau eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.