Sasoi hasierako lorpenek ez dute balio ondorio gehiegi ateratzeko. Horrela ere, Quick-Step Floors taldeak argi du aukera duenean, tropeleko azkarrenak izan nahi dutela. Argentinan, Dubain edo lehiarako prest dauden edozein lekutan. Continue reading “Quick-Step Floors ziztu bizian hasi da”
Etiketa Artxiboak:Viviani
Hasi da udaberria
Hasi da denboraldia. Hasi da festa!. “Aurre denboraldia” amaituta, lehia betean izan dugu tropela asteburu honetan Belgikako errepideetan. Larunbatean ospatu zen Omloop Het Nieuwsblad klasikoan, garai bateko Het Volk, Sky taldeko Ian Stannard-ek eman zuen sorpresa. Ustekabea ez zen izan irabazteko maila ez duelako edo faboritoen artean ez zegoelako, lasterketa nola zihoan ikusita eduki zuen ustekabeko amaieragatik baizik. Laukote bat iritsi zen ihesean, 3 Etixx-Quick Step eta Sky bakarra, eta barkaezina da azken 35 km horrela joanda garaipena Sky taldeak lortzea. Bikain Stannard, iazko garaipena errepikatuz, baina lotsagarri geratu zen Patrick Lefevere eta bere taldea, bere 3 txirrindulari indartsuenek kale egin zutela ikusita: Niki Terpstra, Tom Boonen eta Stijn Vandenbergh (ordena horretan). Continue reading “Hasi da udaberria”
Gaudin gailendu da atarikoan
Inork gutxik esperoko zuen Gaudinek gaur lortu duen garaipena lortzea. Tropelan ere 'Besteak' multzoan genuen eta %0,1ak bakarrik aukeratu du. Hori bai, Tropelan lider jarri den premi-k zerbait bazekien.
Erlojuaren kontra ondo moldatzen da 26 urteko frantziarra. Iazko Frantziako txapelketan 8. sailkatu zen gaur bigarren sailkatu denarengandik 2:36ra. Hau Chavanel (OPQ) izan dugu, Omegako liderretako bat eta erlojuaren kontrako espezialista. Lehen hirukoteak Westrak (VCD) osatu du.
Vueltako esprinterrik azkarrena Degenkolb
Alemaniarra aurtengo Vueltako esprintetan nagusi ari da izaten. Orain arte hiru esprint jokatu dira eta hirurak irabazi ditu. Gaurkoa izan da azkena.
Motorlanden amaitzen zen gaurko etapa eta motoen pare egin dute esprinta. Bazirudien Swiftek aukera ona izan behar zuela, SKY taldeak behintzat dena eman du horretarako. Ez da, ordea, nahikoa izan eta 10. helmugaratu da.
Continue reading “Vueltako esprinterrik azkarrena Degenkolb”
Partaideak, multzoka
Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen:
HAUTAGAI NAGUSIAK
CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin dezaken oztoporik sortuko dionik. Azkar hartzen du erritmoa, irrikaz eta gosez itzuli beharko litzateke, taldea ere esnatu zaio eta, batez ere, azkenaldian lehen aldiz, denboraz planifikatu ahal izan du bere prestaketa. Lehen astean, defentsan lan egin beharko du, azken astean erasora pasatzeko. Bjarne Riis-ek birritan errepikatu bezela: “Contador-i dagokio faborito nagusiaren txartela”. Continue reading “Partaideak, multzoka”