#289 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 7. etapa

2018ko Espainiako Vueltako 7. etapan Gallopin (ALM) gailendu zela kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso). Etapa gora-beheretsua, ihesaldi batekin espero bezala, baina azkenean indartsuenen tropeltxoan aurrera eginda frantziarra gailendu da. Sagan (BOH) ere berpiztu dela kontatzen digu. Sailkapen nagusian, aldiz, Molardek (GFC) jarraitzen du lider eta aldaketa nagusia Kwiatkowski (SKY) 6. postura atzeratu dela da eroriko […]

Valverdek hiru handiak lehiatuko ditu

Gutxik usteko genuen moduan, Valverdek aurtengo Espainiako Vueltan ere parte hartzea erabaki du. Zigorra bete eta berriro ere lehiara bueltatu zenetik ez dio hutsik egin denboraldiko azken itzuli handiari.

Aurre analisia: 16. etapa: Bourg-de-Péage / Gap (201 km)

Hirugarren astean murgilduta jada, Frantziako Tourreko pelotoi handiak bigarren atseden egunera iristeko etapa hau gainditu beharra dauka. Beste behin, azken egunetako joera berdintsua izango du etapa honek. Oso ibilbide aproposa izango dute iheslariek arrakasta izateko, are gehiago, azken bi egunetako pelotoiaren jarrera eta abiadura ikusirik. Gapeko etapako irabazlea ihesaldian egongo delakoan gaude. Ihesaldia antolatzeko abiadura […]

Aurre analisia: 8.etapa, Rennes/Mûr-de-Bretagne (181.5km)

Aste bukaeraren etorrerarekin batera, bi etapa interesgarri datoz. 8. etapa hau, beste klasika bat balitz bezala hartu behar dugu, amaiera ez baita batere erraza izango. Ihesaldi bat antolatuko da eta argi, etapa aproposa izan daiteke ihesaldiak arrakasta edukitzeko eta. Taldekako erlojupekoa igandean dela jakinda, ikusi beharko da zein taldek hartuko duen erantzunkizuna pelotoi buruan, norbaitek […]

Aurre analisia: 6. etapa, Abbeville / Le Havre (191.5 km)

6. etapa honek, benetan amaiera bihurria izango du. Hasiera hasieratik txirrindulariak ibilbide gorabeheratsuan ibiliko dira, eta gainera, kostaldetik doazen heinean, bat baina gehiagok estu ikusi dezake bere burua tropel handia jarraitzerako. Esprinta da aukera fidagarriena noski, baina ihesaldi indartsu bat antolatzen baldin bada etapako lehen zatian beraien aukeratxoa ere izan dezakete. Etapa honetan ere haize-babesak […]

Trikoloreak maila gorenean

Beste urtebetez munduko txirrindularitzarik onenaz gozatzeko aukera izan dugu lasterka mediatikoenean. Gauza on asko utzi dizkigu 2014ko Frantziako Tourrak. Hitz gutxitan deskribatu ezinekoa. Podiumaren gorenean italiar bat: Nibali (Astana). Bere alboan bi frantses, Peraud (FDJ.fr) eta Pinot (AG2R). Zeresana eman dute anfitrioiek. Virenque izan zen 1997an azkena ohorezko postu horietan. Frantziak proba honi baikorrago ikusi […]

Gaudin gailendu da atarikoan

Inork gutxik esperoko zuen Gaudinek gaur lortu duen garaipena lortzea. Tropelan ere 'Besteak' multzoan genuen eta %0,1ak bakarrik aukeratu du. Hori bai, Tropelan lider jarri den premi-k zerbait bazekien. Erlojuaren kontra ondo moldatzen da 26 urteko frantziarra. Iazko Frantziako txapelketan 8. sailkatu zen gaur bigarren sailkatu denarengandik 2:36ra. Hau Chavanel (OPQ) izan dugu, Omegako liderretako […]