Gaudin gailendu da atarikoan

GaudinInork gutxik esperoko zuen Gaudinek gaur lortu duen garaipena lortzea. Tropelan ere 'Besteak' multzoan genuen eta %0,1ak bakarrik aukeratu du. Hori bai, Tropelan lider jarri den premi-k zerbait bazekien.

Erlojuaren kontra ondo moldatzen da 26 urteko frantziarra. Iazko Frantziako txapelketan 8. sailkatu zen gaur bigarren sailkatu denarengandik 2:36ra. Hau Chavanel (OPQ) izan dugu, Omegako liderretako bat eta erlojuaren kontrako espezialista. Lehen hirukoteak Westrak (VCD) osatu du.

Esprinterren protagonismo handiago bat espero nuen 2,9kmtako atarikoa izanik. Gallopin (RLT), Bozic (AST) edo Viviani (CAN) bai, hauek aurreko postuan sailkatu dira, baina garaipenaren lehiatik kanpo. Horrek pixka bat harritu nau.

Faboritoei dagokionez orokorrean espero bezala jardun dutelakoan naiz. Aipatzekotan Monforten (RLT) erorikoa aipatuko nuke ondorioz 42 segundo galdu baititu eta sailkapen nagusiari agur esan beharrean aurkituko baita. Esanguratsua helmugan egindako keinua, sailkapen nagusia lehiatzera joan denaren seinale.

Euskaldunei dagokionez Imanol Ervitiren (MOV) emaitza izan da onena, Gaudinengandik 9 segundora 42. izan baita. Txanponaren beste aurpegia Mikel Nievek (EUS) eman du, euskaldunetan azkena izan baita 24 segundora 177. sailkatuz.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.