12. etapa: Bourg-en-Bresse > Saint-Étienne (185,5 km). Profila eta aurre analisia.

IBILBIDEA 12. etapa honek atzokoaren tankera oso berdintsua dauka. 185,5 km izango dira guztira ibilbide gorabeheratsu batean (3º mailako bi mendate eta 4º mailako beste bi). Bigarren astea gogorra egiten hasi da jada eta beroak ere bere zeresana emango du hemendik aurrera, beraz kontuz edozein etapa arriskutsu izan daiteke eta. 65 km-ren faltan mendate luzeena […]

#87 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Eneko Garatek (@egarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Paris-Nizako lasterketari errepasoa egiten diote, 10. denboraldi honetarako lehen kinielari begira interesgarri izan dakizukeena. Hona hemen jorratu diren gaiak: – Tropelan izandako aldaketak: luxuzko gregarioak – Ibilbideari errepasoa: ez dago erlojuaren kontrako saiorik – Hautagaiak nagusiak: […]

Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek […]

Gaudin gailendu da atarikoan

Inork gutxik esperoko zuen Gaudinek gaur lortu duen garaipena lortzea. Tropelan ere 'Besteak' multzoan genuen eta %0,1ak bakarrik aukeratu du. Hori bai, Tropelan lider jarri den premi-k zerbait bazekien. Erlojuaren kontra ondo moldatzen da 26 urteko frantziarra. Iazko Frantziako txapelketan 8. sailkatu zen gaur bigarren sailkatu denarengandik 2:36ra. Hau Chavanel (OPQ) izan dugu, Omegako liderretako […]

Egoitz Garcia klasikomanoa

Gaur jokatu da Omloop Het Nieuwsblad, Flandriako lehen klasikoa. Txirrindularitza zaleok zain ginen lasterketa hau ikusteko klasikoetan urtek lehena izan baita eta euskaldunontzat zorionez, ETB1tik jarraitzeko aukera izango dugu. Paoloni Katusha taldeko italiarra izan da garaile. Gogoratu azkenean Katusha, Joquim Rodriguezen taldea, World Tour izango dela ebatzi dela orain gutxi eta gaurko garaipenak beste bultzadatxo […]

#58 Tropela.net podcastak: Ardenetako Hirukotea 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Ardenetako Hirukotea osatzen duten Amstel Gold Race, Flèche Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège klasikoez aritu dira. Batez ere kiniela egiterako orduan beraien analisia egiten dute. Kinielan zalantzak badituzue gomendatzen dizuegun saioa da. Aurreko podcastak hemen dituzu.

2010ari errepasoa (XIV): Tourra, lagunen jolasa

Aurtengo Frantziako Tourra “fair play”ak baldintzatutakoa izan dela uste dut. Gogoan izango duzue nola Span amaitu zen bigarren etapa hartan Chavanel-ek etapa eta liderraren maillota eskuratu zituela Cancellarak “lasterketa gelditu zuelako” izan ziren erorikoak tarteko. Gehienek lasterketa geratzea txalotu zuten egun hartan, baina harbideetako etapan Frank Schleck erori arren ez ziren ez Cancellara ez eta […]

Aurtengo Tourraren balantzea: Fair Play-az kokoteraino!

Tourraren ajea oraindik pasa gabe dutela, bero-beroan aritu zaizkigu gure solaskideak. Gaurkoan, saio berezia izaki, Iosu Garate (@iosugarate) elkartu zaie Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Oihan Odriozolari (@oodriozola). Hiruren artean errepaso bikaina eman diote hiru aste hauetan gertatuko ekintza aipagarrienei eta ahotan izan duten Tour osoan zehar entzun dugun Fair Play edo kiroltasuna. Idatzi gabeko arau […]

#7 Tropela.net podcastak: 2010eko Tourreko 7. etapa. Chavanel berriro ere lider!!

Tropela Elkarteak beste aurrera pausu bat eman asmotan Tourreko zenbait etapen kronikak audio bidez egitea pentsatu du. Iritziak eta galderak badituzue erabili ohiko bideak: bloga, tropela@tropela.net, Facebook edota Twitterreko @tropela bidez. Lehen honetan Tourreko 7. etaparen inguruko kronika egiten dugu. Gustuko izango duzuelakoan gaude.

3. etapa: A… gaur bai! (podcast)

3. etapako podcasta entzuteko sakatu hurrengo botoitxoan. [audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_3etapa.mp3|titles=Tropela.net: 3. etapa] MP3a deskargatu Aurreko podcastak: – Tourreko 2. etapa – Tourreko 1. etapa – Tourreko prologoa