Quick-Step Floors ziztu bizian hasi da

Sasoi hasierako lorpenek ez dute balio ondorio gehiegi ateratzeko. Horrela ere, Quick-Step Floors taldeak argi du aukera duenean, tropeleko azkarrenak izan nahi dutela. Argentinan, Dubain edo lehiarako prest dauden edozein lekutan. Argentinako San Juan probintziako itzulian nahieran ibili ziren Fernando Gaviria, Ariel Maximiliano Richeze eta Tom Boonen txirrindulariak. Gaztea, sprint bideratzailea eta erretiro atarian dena, […]

2010eko taldeen analisia (II): Astana, lider nagusiaren taldea

Contadorrek esan zuen bezala, Astana taldea zerotik hasiko den talde bat bezalakoa izango da 2010ean. Ez da harritzekoa Armstrongen bere talde berrirako 2009ko Tourrean izan ziren gainontzeko txirrindulariak Radio Shack taldera eraman baititu berarekin. Segurua dan bakarra egungo Frantziako Tourreko garaileak bertan izango dela 2010ean eta taldeko liderra Tourrean, aurtengoan zalantzarik gabe, Contador izango dela. […]

Bertagnollik Diquigiovannirentzat bigarren garaipena

Gaurkoan, atzokoan gertatu bezala, eguneko ihesaldiko kide batek bereganatu du etapa. Hori Bertagnolli italiarrak gauzatu du, Simoniren taldekide eta lagunak. Horrenbestez, Diquigiovannik aurtengo Giroan bigarren garaipena gehitu du Scarponirenaren ostean. 27. kilometroan 14ko taldetxo batek tropeletik ihestea lortu du eguneko ihesaldia gauzatuz. Ihesaldi hau Navarro, Lastras, Pauwels, Grivko, Stangelj, Marzano, Montaguti, Facci, Bertagnolli, Serpa, Bak, […]

Gerrans Bolognan nagusi

Bazirudien gaurko etapak sailkapen nagusian zalaparta eragingo zuela, baina LRP taldea 12. kilometroan osatutako ihesaldiak jokoz kanpo harrapatu du. Ihesaldi horretan zen australiarra eta Bolognako 2,1 kilometrotako igoeran ihesaldiak zuen errenta eta gordeta zituen indarrak nahikoa izan ditu Cervélo taldeko txirrindulariak etapa garaipena eskuratzeko. Eguneko ihesaldia 12. kilometroan osatu da. Montaguti, Gavazzi, Petrov, Vorganov, Reda, […]

Killerraren kontsolidazioa

Gaur jokatu da Giroko etaparik luzeena, 262 kilometrotako ibilbidea hain juxtu. Cuneo eta Pinerolo arteko ibilbide luzean Moncenisio, Sestrière eta Prá Martino portuak pasa behar zituzten. Ikusmina sortu du atseden osteko etapak eta sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu espero bezala. Goizean goiz ekin diote ibilbideari, goizeko 10:00tan hain zuzen ere. Lehen momentutik ihesaldi saiakerak izan […]

Cavendishen ordez Boasson Hagen

Zalantzarik gabe eguneko Giroko notizia Astanak egin duen protesta ekitaldia izan da beraien babesleek soldata ordaintzen ez dielako. Horrek, ordea, ez dio gaurko etaparen lehiari garrantzirik kentzen. Eguneko ihesaldia Huzarksi, Klimov, Isaichev eta Faccik osatu dute. Zuten errenta ez zen helmugara iristeko bestekoa; bazirudien gaurkoan tropelak lasterketa lehiatzeko gose zela eta serio kontrolatu ditu iheslariak. […]