17 euskaldun izango ditugu aurtengo Vueltan

17 izango dira aurtengo Vueltan izango diren euskal herritarrak. Nabarmen egin du gora partaidetzak batez ere Euskadi-Murias taldea talde gonbidatuen artean aurkitzen delako. Bera izango da euskaldun gehien dituena, sei hain zuzen ere: Jon Aberasturi, Aritz Bagues, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria eta Oscar Rodriguez. Hauen asmoa ihesaldietan eta lasterketan presentzia nabarmentzea izango da, […]

#274 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 15. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 15. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Etapa honetan ere ihesaldi handi osatu da, 29 txirrindularitakoa hain zuzen ere. Tartean hiru euskaldun, Romain Sicard (TDE), Imanol Erviti (MOV) eta Ion Izagirre (TBM). Azken hau etapa garailearen hiruko tropeltxoan zen baina azkenean Cortek (AST) lortu du garaipena. Lidergoan Thomasek (SKY) […]

#258 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourraren ingurukoak

2018ko Frantziako Tourra hasteko oraindik astebete baino gehiago falta denean, Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute Frantziako Tourrari begira. Bertan Tropela Hondartzanen 4. ekitaldia aipatzeaz gain, orokorrean goi mailako txirrindularitzaren inguruko gaiak jorratu dituzte beti ere Frantziako Tourrarekin erlazionatutakoak.

WorldTourreko euskal maillotak

Urte berria hasi den honetan txirrindulariek 2018an jantziko dituzten maillotak erakusteari ekin diote. Alde batetik taldeek jantzi berriak ateratzen dituztelako denboraldi berriari begira, baina batez ere txirrindulariak taldez aldatzen direla ezagutzera emateko. Post honetan horietako batzuk ekarri nahi nituen. Beharbada momentu hauetan mediatikoena Mikel Landarena izango da berarekin hasiko naiz. Dakizuen moduan SKY taldea utzi […]

Valverdek hiru handiak lehiatuko ditu

Gutxik usteko genuen moduan, Valverdek aurtengo Espainiako Vueltan ere parte hartzea erabaki du. Zigorra bete eta berriro ere lehiara bueltatu zenetik ez dio hutsik egin denboraldiko azken itzuli handiari. Aurten, ordea, desberdintasun nabarmen bat dago. Izan ere lehenengoz Italiako Giroan izan da murtziarra eta a ze maila eman zuen! Podiumeko hirugarren koxkan amaitu zuen Movistarreko […]

Euskaldunen aukerak

Paris-Niza eta Tirreno Adriatikoan egongo diren gure txirrindularien analisia ekarri nahi izan dizuet post honetara. Orokorrean, sailkapen nagusiaren lehian egon beharrekoak Movistar Teameko Ion Izagirre eta Beñat Intxausti izango lirateke. Bestetik, Mikel Nieveleitzarra asteazkenean hasten den Tirrenon  liderraren luxuzko gregario lanetan arituko da. “Eguzkiko lasterketa” deitzen den froga frantziarrean Izagirre anaietariko gazteena den Ionek Col d´Ézeko krono igoera bere alde du. 2013an 10. postuan bukatu zuen eta […]

#postEuskaltel

Iritsi da Euskaltel gabeko lehenengo denboraldia. Abian da, jada. Eta talde laranjaren hutsune hau izango da zaleontzat, garai berria ulertzeko gakoetako bat. Talde ohiaren txirrindulari zein langileentzat gertaera honek izan dituen ondorioak ezagunak ditugu. Eta horregatik, beste ikuspegi bat eman nahi nioke hausnarketari: zaleona. Zaleok nola, zein eratan nozituko dugu #postEuskaltel aroa? Egokitzapen honetako lehen […]

Gaudin gailendu da atarikoan

Inork gutxik esperoko zuen Gaudinek gaur lortu duen garaipena lortzea. Tropelan ere 'Besteak' multzoan genuen eta %0,1ak bakarrik aukeratu du. Hori bai, Tropelan lider jarri den premi-k zerbait bazekien. Erlojuaren kontra ondo moldatzen da 26 urteko frantziarra. Iazko Frantziako txapelketan 8. sailkatu zen gaur bigarren sailkatu denarengandik 2:36ra. Hau Chavanel (OPQ) izan dugu, Omegako liderretako […]

Hasi da zirkoa!

Hasi da hainbeste itxaroten egon garen Espainiako Vuelta, eta nola hasi ere! Azken urteetako ohiturei jarraiki, taldekako erlojupekoaz hasi da Iruñako kaleetan barrena. Ibilbide korapilatsu zein arriskutusua izan dute txirrindulariek, eta azken kilometroan barrena Santo Domingoko aldapatik hasita Sanferminetako entzierroko ibilbidea zezen plazararte. Movistar taldea izan da azkarrena, eta Imanol Erviti nafarra ez denez bere […]

Carnage!!

Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun.Hona hemen kaltetuen zerrenda:- Amets Txurruka (EUS): lepauztaia hautsita.- Mikel Astarloza (EUS): eskuineko ukalondoa lekutik atera zitzaion. Zorionez ez du hautsirik.- Imanol Erviti (MOV): eskuin zangoan […]