Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastrea (eguneratua)

Ez dezagun ezkutatu atzo jazotakoa, Tropela laguntzaileetako bat izan arren. World Tour mailako lasterketa batek gaitasun gehiago izan behar du, gertaerei aurreratzen jakin behar du, azkarragoa izan behar du horrelakoak ekiditeko. Gogoratu Klasikoaren aurrekontua 350.000 €-tik gorakoa dela. Bi izan dira zeresana eman duten arazoak eta banan bana aztertu nahiko nituzke: telebista seinale galera eta […]

Hasi da udaberria

Hasi da denboraldia. Hasi da festa!. “Aurre denboraldia” amaituta, lehia betean izan dugu tropela asteburu honetan Belgikako errepideetan. Larunbatean ospatu zen Omloop Het Nieuwsblad klasikoan, garai bateko Het Volk, Sky taldeko Ian Stannard-ek eman zuen sorpresa. Ustekabea ez zen izan irabazteko maila ez duelako edo faboritoen artean ez zegoelako, lasterketa nola zihoan ikusita eduki zuen […]

Cancellara ez dut faltan bota

Haizearen mendian orain urte batzuk Juanma Garatek bezalaxe, gaurkoan ere Clarke australiar gazteak etapa garaipena ostu dio Tony Martin erlojupeko espezialista handiari Valdezcaray ski estazioan. Eguneko ihesaldiak amaieraraino iristea lortu duen Espainiako Itzuliko lehen etapa izan da. Hautagai nagusiei dagokienez, ia guztiak batera iritsi dira, azken mendate hortan mugimendu ugari izan diren arren, gehienbat Contador […]

#32 Tropela.net podcastak: Tourreko lehen asteari errepasoa

Tourra lehiatzen ari diren txirrindulariek gaur izan dute lehen atseden eguna. Atseden egun hau probestuz, Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasoz gain (@elizaso), gonbidatu berezi batek hartu du parte: David Etxebarriak (@davidetxebarria). Eskerrik asko Davidi gure gonbitea onartu izanagatik. Lau solaskide hauek lehen asteko erorikoez, euskaldunez, faboritoez, hurrengo egunetan ikus dezakegunaz eta […]

#31 Tropela.net podcastak: Tourreko 9. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 9. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa honetan eroriko bat izan da tropel nagusian eta Vinokourov eta Van den Broeckek besteak beste etxerako bidea hartu behar izan dute. Tropelean geldialdia izan da hori dela eta, eta hori probestuz, iheslariek tartea ateratzeari ekin diote. Baina larriena jazo zela […]

2010ari errepasoa (VI): Harbideetako Errege Berria

Paris-Roubaix lasterketari iparraldeko infernua deitzen zaio. Boonenentzat hala izango da behintzat aurtengoan. Ez Cancellararentzat. 7 egun lehenago Flandriako Itzulian gertatutakoa ikusi eta gero, bi gizon hauen arteko lehia ikusteko prestatuta geunden denok berriro ere. Flandriarra, errebantxa gosez, suitzarra ongi zaintzeko asmoarekin irten zen, baina indarrez ez ezik, taktika aldetik ere antzu xamar ibili zen. Helmugarako […]

2010ari errepasoa (V): Flandriako Erreinuan Suitzarra Garaile

Udaberriko egun bakarreko proba guztietan bi nabarmentzen dira denen gainetik: Apirileko lehen bi astetan izaten diren Flandriako Itzulia eta Paris-Roubaix, biak ere txirrindularitzako bost monumentuetakoak. Harbideetan barrena kilometro ugari egin behar izaten dituzte txirrindulariek eta gainontzeko probetan ikusi ohi ez ditugun imajinak ikusteko parada izaten da. Aurtengoan bi gizonen arteko lehia estua espero zen aurreko probetan (E3-Prijs Harelbeke, […]

2010eko taldeen analisia (XI): Rabobank, finantza krisiak ere hondora ezin dezakeen talde klasikoa

Aldaketa gutxirekin dator aurten Rabobank talde herbeheretarra. Steven Kruijswijk eta Dennis Van Winden igo dituzte talde filial kontinentaletik. Eta fitxaketen faltan, Pedro Horrillo izan da aurre denboraldian zeresana eman duen txirrindularia. Jarraitzeko eskaintza mahai gainean zuen, baina profesionaletan aritzeko maila berreskuratu ezingo duela jabeturik, lasterketak albo batera uztea erabaki zuen ermuarrak. Ez du baina bizikleta […]

2010eko taldeen analisia (IX): Sky, Tourra irabaziko duen Ingalaterrako lehen taldea

Ingalaterrak elite mailako talde indartsu bat sortu asmoa zuen aspaldian eta talde hau Sky Team izango da. Talde berria da dakizuen bezala eta helburu nagusia 5 urteren barruan Tourra irabaztea du. Babeslea Sky Sport telebista britainiarra izango da nagusiki eta 34 milioi euro inguruko aurrekontua du. Esan dutenaren arabera, 2013 arte ziurtatua izango dute babesgoa. […]

19. etapa: Issoire – Le Puy en Velay

Etapa ehiztarientzat azken aukera. Hainbeste denboran Tourra prestatzen eman duen jendearentzat ere bai, eta nola ez, garaipenik ez duten taldeentzat ere bai. Larunbata eta igandeko etapak gelditzen direla esango didazue eta arrazoirik ez zaizue falta, hala ere bi garaipen horiek oso jende gutxiri mugatuta egongo direla jakina da, sailkapen nagusiko jendearentzat larunbatekoa eta esprinterrentzat igandekoa […]