Gonbidapen garestiak Frantziako Tourrean

Argazkia: letour Pasa den astean jakin ziren 2019ko Frantziako Tourrerako azken gonbidapen edo wild card-ak. Ez zen sorpresarik izan. Direct Energie eta Arkea-Samsic Frantziako taldeak izan dira aukeratuak. Espero zena, Arkea-Samsic taldearen lekuan Vital Concept ikustea ere posible ikusten genuen arren askok. Ez alferrik, UCI rankingean hobeto kokatua dago Vital Concept (25) Arkea-Samsic baino (28). […]

#267 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 8. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 8. etaparen laburpena egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. Esprintean amaitu den etapan Groenewegen (TLJ) izan dela berriro ere garailea kontatzen digu. Baita nola Greipel (LTS) eta Gaviria (QST) zigortuak izan ziren. Gainontzean sailkapen nagusiko txirrindulari kaltetua Dan Martin (UAD). Lider, berriz, Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du.

#263 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 4. etapa

2018ko Frantziako Tourraren 4. etapak emandakoaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. Gaviria (QST) bigarrenez etapa garaipena lortu duena Sagan (BOH) eta Greipelen (LTS) aurretik. Sailkapen nagusian lider Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du eta erorikoek eragindako kaltetuenen artean Zakarin (TKA) izan dela nabarmentzen digu Egoitzek.

Quick-Step Floors ziztu bizian hasi da

Sasoi hasierako lorpenek ez dute balio ondorio gehiegi ateratzeko. Horrela ere, Quick-Step Floors taldeak argi du aukera duenean, tropeleko azkarrenak izan nahi dutela. Argentinan, Dubain edo lehiarako prest dauden edozein lekutan. Argentinako San Juan probintziako itzulian nahieran ibili ziren Fernando Gaviria, Ariel Maximiliano Richeze eta Tom Boonen txirrindulariak. Gaztea, sprint bideratzailea eta erretiro atarian dena, […]

#133 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 21. etapa

Egoitzek (@elizaso) aurtengo Tourreko azken etaparen analisia egin du. Ohiko izaten den moduan, esprintean erabaki da etapa eta bertan azkarrena Greipel (LTS) izan da Sagan (TNK) maillot berdea soinean eta Kristoffen (KAT) aurretik. SKY taldeak Froomen garaipena taldeko kideek elkar hartuta helmugako marra pasata ospatu dute.

Sprinter berrien belaunaldia iritsi da

Atzo Tirreno-Adriaticon izan zuen Fernando Gaviriak bere bataioa World Tourrean. 21 urte besterik ez ditu sprinter kolonbiarrak. Bai, ongi irakurri duzue, kolonbiarra da eta sprinterra (irakurri beza esaldi hau birritan Euskal Herrian igotzaileak bakarrik sor daitezkeela uste duenak). Sasoiko dago. Ez alferrik, pasa den astean Londresen ospatu ziren Pistako Munduko Txapelketetan urrezko domina bat lepoan jantzita […]

Aurre analisia: 21. etapa: Sèvres / Paris Champs-Élysées (109.5 km)

2015eko Frantziako Tourrak gaur ixten du pertsiana. Beste behin iritsi da egutegiko zita garrantzitsuena hurrengo urte-arte agurtzeko ordua. Hasiera batean bazirudien Froomek (SKY) Pirineotan lasterketa erabakita utzi zuela baina Alpeetan, eta batez ere atzoko Alpe D´Huezeko etapan, Quintanak (MOV) zirrara jarri zion lasterketari. Zale moduan ezin kexatuko gara! Aipatzekoa da ere, bereziki harrigarria dela top10 […]

#104 Tropela podcastak: Frantziako Tourra 2015, 2 atseden eguna

Post honetan Imanol Lluciak (@ImanolLlucia), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Frantziako Tourreko bigarren asteak eman duenaren inguruko azterketa aurkituko duzue. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: – Zer gertatu da 4 izugarriekin? Froomek Tourra erabakita utzi al du? – Lasterketan zehar helburuak aldatzea bertute bat da […]