
Amaitu da 2019ko Espainiako Vuelta. Espero bezala esprintean erabaki da azen etaparen garailea eta azkarrena helmugan Jakobsen (DQT) izan da Sam Bennetten (BOH) aurretik. Bosgarren etapa garaipena, horrenbestez, Deceuninck-Quick Step taldearentzat Vuelta honetan.
Sailkapen nagusian, atzo aipatu bezala, Roglickek (TJV) irabazi du Vuelta nagusitasun argiz, podiuma Valverde (MOV) eta Pogacarrekin (UAD) elkarbanatu duelarik.
Hau eta Tropelan izandako puntuen errepasoaz mintzo da Egoitz Lizaso (@elizaso) Vuelta honetako azken podcastean.








Astelehenean proposamen orokor batzuk egin genituen euskal administrazioei begira. Baina erabat okerra iruditzen zait lupa haiengan bakarrik jartzea. Are gehiago, euskal txirrindularitzan, onerako edo txarrerako, gertatu(ko) denaren ardura nagusia kirol horretan lanean diharduten eragileena da. Hausnarketa hauetan txirrindularitza profesionalaz dihardugunez, haiei zuzenduko nizkieke proposamen hauek. Esan beharrik ez, aurreko postak irakurri badituzue, begi-bistakoa dela Euskadi-Murias edo berriro profesionalizatzeko bidean den Euskadi Fundazioa ditudala batik bat buruan, baina hauetariko gomendio gehienak edozein talde profesionalei edo profesional bihurtzeko asmoa dutenei baliagarriak izan dakizkie.
Balentria hitzarekin topo egiten du maiz txirrindularitzak. Txakalaldi hitzak ere. Bi horien artean ibili zen