Hasi da udaberria

Hasi da denboraldia. Hasi da festa!. “Aurre denboraldia” amaituta, lehia betean izan dugu tropela asteburu honetan Belgikako errepideetan. Larunbatean ospatu zen Omloop Het Nieuwsblad klasikoan, garai bateko Het Volk, Sky taldeko Ian Stannard-ek eman zuen sorpresa. Ustekabea ez zen izan irabazteko maila ez duelako edo faboritoen artean ez zegoelako, lasterketa nola zihoan ikusita eduki zuen […]

Has dadila festa!

Omloop Het Nieuwsblad, edo garai batean Het Volk bezala ezaguna zena, larunbat honetan ospatuko da, eta berarekin hasiko da 2015ko txirrindularitza profesional ibilaldia. Nik hala kontsideratzen dut behintzat, orain artekoak denboraldian zehar izango diren beste lasterketetako prestaketa lasterketak izan baitira (arabiar lasterketak, Andaluzia, Algarve…), eta ez helburu zehatzak. Izan ere, udaberriko klasikoetan buru-belarri murgiltzen diren […]

Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek […]

Egoitz Garcia klasikomanoa

Gaur jokatu da Omloop Het Nieuwsblad, Flandriako lehen klasikoa. Txirrindularitza zaleok zain ginen lasterketa hau ikusteko klasikoetan urtek lehena izan baita eta euskaldunontzat zorionez, ETB1tik jarraitzeko aukera izango dugu. Paoloni Katusha taldeko italiarra izan da garaile. Gogoratu azkenean Katusha, Joquim Rodriguezen taldea, World Tour izango dela ebatzi dela orain gutxi eta gaurko garaipenak beste bultzadatxo […]