Guda ireki eta zikina Bielesen

Amaitzear da 2016-2017 ziklokros denboraldia. Iritsi da urteko azken zita garrantzitsua eta asteburu honetan jakingo dugu nor diren munduko txapeldunak. Aurtengoan Luxenburgoko Bieles herrixkan ospatuko da munduko txapelketa, eta dirudienez, elurturiko zirkuitu azkar eta tekniko batean. Beheko irudietan ikus daiteke zirkuitua. Elurrarekin ala elurrik gabe, ikuskizuna eta emozioa ziurtatuak egon ohi dira urtero munduko txapelketetan. […]

#100 Tropela podcastak: Emakumeen Bira 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Emakumeen Bira lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: – Aurtengoa etapa bat gehiago izango du Birak, 2km-ko sarrerakoa – Vos eta Ferrand Prevot (iazko garailea) ez dira izango – Hiru euskal talde izango dira […]

Nolako zura, halako ezpala

Duela hilabete pasatxo idatzi nuen post-eko titularra begiratu behar izan dut ez errepikatzeko: “Belaunaldi aldaketa ziklokrosean” izenburua erabili nuen orduan eta atzo Tabor-en (Txekiar Errepublika) ospatu zen elite mailako Munduko Ziklokros Txapelketa ikusi duen edonork horixe bera baiezta dezake. Atzoko lasterketan Mathieu van der Poel holandarra izan genuen jaun eta jabe. San Sebastian bezperan 20 urte bete zituen gazte honek ikaragarrizko erakustaldia […]

#95 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 emakumezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Munduko Txapelketak emakumezkoen lehiaketen ibilbideari eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: – Ibilbideari begirada – Vosi eta Rabobanki taldekako erlojuaren kontrako saioan gertatutakoak eragaina izango ote du gaiontzeko probetan? – Euskaldunen puntuak banatuko al […]

#94 Tropela.net podcastak: Giro Rosa 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Giro Rosako ibilbideari eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: – Ibilbideari begirada. Prologo bat eta 9 etapa – Zein sailkapen izango dira Giro Rosa honetan? Gainsariak izango dira? – Nola banatuko dira puntuak Tropelan? […]

#86 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2013. Txirrindularien eta ibilbidearen azterketa

Hemen duzue berriki grabatutako 2013ko Muntuko Txapelketen inguruko podcasta entzungai. Bertan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Munduko Txapelketen inguruan bai txirrindulari eta bai ibilbidearen inguruan beraien inpresioak azalarazten dituzte. Podcast honetan ondorengo gai hauek jorratu dituzte: – Ezingo ditugu lasterketak telebistaz jarraitu? – Zergatik buruz buruko bi multzo? Zergatik aukeratu behar dira […]

Giro Rosa 2013: Mara Abbott-en itzulera

Mara Abbott (AEB, Boulder / Colorado, 1985) izan du garaile aurtengo Giro Rosa-k. Nagusitasunez gainera. Bere igotzaile dohaiak baliatuz, Monte Beigua eta San Domenico-n bukatzen ziren 2 etaparik gogorrenak hurrenez hurren irabazi ditu, denbora tarte erosoak lortuz. Bi igoera hoietan oinarritu du Abbott-ek bere garaipena. Ondoren, eta aurretik ere bai, AEBko selekzioak gogoz lagundu dio […]

Bira 2013 : Emma-ren ordua

Azkenean bai! Bereganatu du Emma Johansson suediarrak bere kalitatearen mailako garaipen haundi bat. Lortu du Marianne Vos ahaltsuaren uztarritik askatzea. Bira hontan, profesional bezela lehen pedalkadak eman zituen errepideetan, berak eraman du aginte makila. “Justizia”, “merezimendua” izan dira Biraren ostekoetan Emma-ri gehien zuzendutako hitzak. Eta ez alferrik, Vos-en tiraniapean bizitzen ikasi behar izan duen izar […]

Birak Tropelan behar luke [Inkesta]

Iaz dagoeneko emakumezkoen lasterketak lehiatu genituen Tropelan. Aurten ere denboraldiari bide beretik ekin diogu eta Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Fleche Wallone lasterketa gure lehiaketako parte izan zen. Ekainaren hasieran jokatuko da emakumeen egutegiko lasterketa garrantzitsuenetako bat: Emakumeen Bira. Begiratzea besterik ez dago azken bi urtetako garaileak zein izan diren horretaz jabetzeko: Arndt (2012) eta Vos (2011). […]

Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak

Lehen aldia izan da Tropelak Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketa sartzen duena. Horrek gaurkoan, Tropelan ohi ez bezala, egun berean bi emaitza izatea zekartzan. Noski, denok zain zain izan gara. Asko izango zineten ez zenekitenak emakumezkoek gizonezkoek baino ordu t’erdi lehenago amaitzen zutela lasterketa. Ikusi ere ikusiko genuke lasterketa zuzenean, baina zoritxarrez emakumezkoen lasterketak, […]