Europara hurbiltzen ari dira

Munduko txirrindularirik onenak gero eta gertuago dituzte urteko zitarik garrantzitsuenak, baina lehenago azken urteetan ohitura izaten ari den bezala Europan sartu baino lehenago zenbait bidaia gauzatu behar dituzte lehen pedalkadak emateko lehiaketetan. Aste honetan ospatu dira emakumezkoetan Qatar-ko Ladies itzulia eta gizonezkoetan Dubai-koa. Txirrindularitza gosea txikitu egin zaigu 2014ko denboraldi interesgarri honen aurrean.

Veronako taldekako erlojuaren kontrakoaren zain

Gaur taldekako erlojuaren saioa jokatuko da. Dakizuen moduan, Tropelako lehiaketan etapa hauek ez dira puntuagarriak izaten eta gaurkoa ere hala izango da. Hori bai, sailkapen nagusian eragina izan dezake hurrengo egunetan eta hori Tropelako sailkapenetan islatzen da. Baina hori bihartik aurrera. Hona hemen talde guztien erlojuaren kontrako saioko ordutegia: 1. AG2R LA MONDIALE (ALM) -> […]

Phinney atzoko faboritoetan nagusi

Atzoko lehen etaparako hiru faboritoak aipatu zituen Vaughtersek twitter bidez eta baita asmatu ere. Phinney (BMC, %14), Thomas (SKY, %21,3) eta Rasmussen (GRM, %2,7) izan ziren bere txioko izenak, baina ordena zehaztera ez zen ausartu. Hala ere, Rasmussenek irabaztea nahiko zuela pentsatu behar bere taldeko txirrindularia izaki. Askok Thomas jotzen zuten faborito. Romandiako aitzin etapa […]

#52 Tropela.net podcastak: Kopenhageko Munduko Txapelketa 2011

Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) Kopenhagen aste honetan jokatuko diren 2011ko Munduko Txapelketaren inguruan aritu dira. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte: – Erlojuaren kontrako saioko faborito nagusiak. – Errepideko lasterketako faborito nagusiak. Zeini datorkio egokiago ibilbidea? Herrialde ezberdinetako taldeek zein jarrera izango dute? – Lehen euskaldunaren puntuak nola banatuko diren aipatzen […]

#50 Tropela.net podcastak: Vueltako 1. atseden eguneko errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren lehen atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte: – Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa – Salamancako erlojuaren kontrako saioak izandako eragina faboritoen artean – Euskaldunak nola ikusi ditugun – Bitxikerien atalean toponimia kontuak mintzagai – […]

Gazteek sua eramango dute

Ez dira sailkapen nagusiaren lehian egongo, baina Vueltako arreta guneetako bat izango dira ziklista gazteak. Tartean dira Kittel, Talanski, Phinney, Kruiswijk, Dalenkob eta noski, Sagan. Haietako batzuek kinieletan tokia izango dute, ziur. Joan den urtean oihartzun handia izan zuten Peter Sagan eslobakiarraren ibilerek. Ez da harritzekoa, profesionaletan korritutako lehen proban, Australiako Tour Down Underren ez […]